Gora baginak!

Behin, lehen hezkuntzako liburu batetik hartutako bagina baten irudia igo nuen Tuenti sare sozialera. Tipikoa den marrazki horietako bat, zeinetan atal bakoitzak bere izena duen adierazita.

Jendeak izango zuen erreakzioa ikusteko egin nuen esperimentua, organo hau gure gizartean zein puntura arte den tabu  aztertzeko. Ba igo eta 12 ordu geroago, argazkia zentsuratuta zegoen.

Amorrazioa alde batera utzi, eta konturatu nintzen tabu gaia izateaz gain, zerbait debekatua ere  badela. Esan al dut marrazki bat zela igotakoa? Tuenti gehienak daude ordea, argazki sexistaz, arrazistaz, eta homofoboz beterik. Esbastika eta bandera falangistak profileko argazki lez erabiltzen dituztenak ere badaude, nahiz eta antikonstituzionalak eta giza eskubideen aurkakoak izan. Baina noski, suposatzen dut nire irudiak lerroa zeharkatu zuela (ironia kartela hemen txertatu).

Anatomia liburuak zentsuratu beharko genituzke, hala, inork ez luke ezer jakingo bere gorputzari buruz, eta guztiek arraroak direla edo desitxuratuta daudela pentsatuko lukete, inposatzen diguten kanonak betetzen ez dituztelako. Joan gaitezen denok operazio estetikoak egitera! Goazen dirua xahutzera! Zorionak, faxista perfektuetan bilakatzen ari zarete :-)

Pena ematen didazue, asko sentitzen dut baina..EZ ZARETE EZERTAZ JABETU! Ez al dakizue nola eta zergatik zaudeten bizirik?

 

Gora baginak!

Kazetaria. Mugimendu sozialak eta gatazkak.

Zer duzu buruan “Gora baginak!”-ri buruz