Gezurrak erraz egiten du bidea

Gezurrak

AIZU! oinarrizko euskaraz idatzitako aldizkaria da, euskara ikasten ari den edota euskaraz irakurtzeko ohiturarik ez duen ororen lagungarri. AEK-k argitaratu eta doan banatzen du hilero bere ikasleen artean. Ikasleentzat ez ezik, euskara irakasleentzat ere eskolarako material iturri garrantzitsua da. Baina nik ere gustoko dut ene eskuetara irisiten denean begirada bat ematea, beti aurkitzen dudalako hausnarketa interesgarri edota informazio kuriosoren bat, honakoa kasu.


gezurrakGezur bat erraiten duenak, baderrake gehiago ere dio esaera zaharrak. “Gero eta errazago, gainera” gehi dakioke, Londresko (Erresuma Batua) University College-ko zientzialariek egindako ikerketa bati kasu eginez gero, bederen. Izan ere, ikerketaren egileek ondorioztatu dutenez, garuna ohitu egiten da gezurrak esatera. Are gehiago, zenbat eta gehiago esan, orduan eta erosoago dago pertsona. Amigdala izeneko burmuin zatiari erreparatu diote zientzialariek. Gezurra lehenegoz esatean, amigdalak sentipen negatiboak eragiten ditu. Alabaina, gezurretan jarraituz gero, sentipenok apaldu egiten dira eta gezurtiak gaizki sentitzeari uzten dio. Eroso sentituko denez, gezur gehiago eta handiagoak bota ditzake. 18 eta 65 urte bitarteko 80 boluntariorekin esperimentua egin ostean ondorioztatu dute hori zientzialariek. Burmuina eskaneatu zieten guztiei, zeregin jakin batzuk egiten zituzten bitartean. Zeregin horietan, gezurra esanez gero, onurak lor zitzakeen pertsonak. Halaxe egiaztatu zuten gezurrak ugaritu ahala, amigdalaren erantzuna ahuldu egiten zela. Immorala dena, gaizki dagoena, txarto hartzen du hasiera batean garunak, baina errepikatuaren errepikatuaz ohitu egiten da. Ikertzaileek gezurra besterik ez dute izan aztergai, baina, haien ustez, baliteke beste zenbait kasutan ere antzekoa gertatzea; portaera oldarkorrekin, adibidez.”


Jakintza beti barneratzen da praktikaren poderioz. Ezin da euskara barneratu ez bada praktikatzen, ezin da larrua ganoraz jo sexologia edota liburu erotikoak irakurrita, eta gezurretan ondo aritzeko, hori bera, aritu egin behar. Gezurra gaizki ikusia dago, eta gainera, gezurtiek kendu diote prestigioa. Arlo oso gutxitan entzungo dira “egia”, “zintzotasuna” edota “gardentasuna” bezalako hitzak politika arloan bezainbeste; konfidantza; zilegitasuna. Politikari profesionala kategoriaren barnean beti ulertu izan dut “gezurra esateko gaitasuna aurpegian nabaritu gabe” esan nahi dela inplizituki.

Hala ere, batzuetan gezurra zilegi dela iruditzen zait. Benetan.

Zuei ez?

Gezurrak
AEK, aizu, Gezurra, gezurrak, pinotxo, politika. profesionala

Zer duzu buruan “Gezurrak erraz egiten du bidea”-ri buruz

  • Aste honetan Eroskin negoela,kajan, nire atzean hiru neska latindar 12 edo urte ingurukoak zeuden, denbora guztian españolez klaseko mutil batetaz gaizki esaka, eta bapatean “te lo dire en euskera por si no te enteras”” nazkagarria” esan zuen, horra sortzen ari garena, latina bezela hilda dagoen hizkuntza bat, erakutsi erakusten dena baina komunikatzeko hizkuntza hemen española da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude