Exiliatuak?

Gobernu espaƱolak hautes-legea aldatzen badu, eta ziur hala egiten duela, ETAren eraginez alde egindako herritarrek EAEn eta Nafarroan bozkatzeko aukera izango dutela jakin dugu egun hauetan. Euren exilioaren arrazoiak justifikatzeko prozedurak zer esan handia ematen badu ere, ez da hori izango nire gaurko hausnarketa.

Beste zerbaitek kezkatzen nau, ez baitut ulertzen bizi garen demokrazia ordezkatzaile, edo dena delako horren mekanismoaren nondik norakoa. Badakit ergel samarra naizela, eta zintzotasunak gailentzen nauela, baina zergatik bozkatu bizi ez zaren toki batean? Zer zentzu dauka? Hauteskundeen helburua ez al da, norbera bizi den herriko ordezkariak aukeratzea, dagozkion lege, baliabide eta politika anitzak kudea ditzaten? Edo ez al luke hala behar?

Euskal Herrira bueltatu nahi badute, ongi etorriak izan daitezela, eta egin dezatela lan herri honen alde, eta iritzia eman dezatela, eta bozka dezatela beste herritarron moduan. Bestela, kezka daitezela bizi diren herriko arazoez, ziur naiz eta, gureak bezain potolo edo, agian, potoloagoak direla.

 

JOXEPAREN KAIERA