Etorkizunik ez da

Etorkizunik ez da. Alferrik da haren bila aritzea, alferrik da harekin amets egitea. Hiztegian bila dezakezu, baina aurki desagertuko da, esku artean urtzen diren karameluen antzera, ez baitago tokirik etorkizunarentzat etorkizunean. Etorkizunik ez da, baina hain da atsegina etorkizunarekin amets egitea… Hala ere, zertarako amets egin sekula izango ez dugunarekin? Zertarako sufritu ezin baikara ametsen munduan bizi, eta ezin baitugu ametsak errealitatera ekarri?

Gaurkoa eskuartean dugu, baina bihar hies egingo digu, eta inork ez daki nora joango den, ezin baitugu jarraitu. Etorkizuna bahitu egin digute, lapurtu eta suntsitu. Gizakion zoria amildegian behera desagertu da. Kontuz! Ez zaitez amildegira gehiegi gerturatu etorkizuna nora joan den ikusteko, erori egingo baitzara eskuartetik ihes egin berri dizun etorkizunarekin batera. Biharra galdera ikur erraldoi bat da, aukera ezak jositako momentu mingarria, loan betiko harrapatuko zaituen amesgaiztoa. Momentua bakarrik bizi dezakezu, biharrak ez baitu existitzen.

Etorkizunik ez da, eta bitartean, haurdun dagoen neskak negar egiten du,  bere haurtxoa jaiotzean hil egingo baita. Negar batean, bere birika txikiek ahal duten etorkizun guztia arnasten saiatuko dira, baina etorkizunik ez da, eta jaioberri horren bizitza zimelduz joango da, gu guztiona bezala. Desagertu egingo gara bihar, edo zonbi modura ibiliko gara batetik bestera, bizirik baina etorkizunik gabe, etorkizuna ostu egin digutelako. Ez egin ametsik, ez du merezi. Etorkizunik ez da.

Etorkizunik ez da

Etorkizunik ez da. Alferrik da haren bila aritzea, alferrik da harekin amets egitea. Hiztegian bila dezakezu, baina aurki desagertuko da, esku artean urtzen diren karameluen antzera, ez baitago tokirik etorkizunarentzat etorkizunean.
etorkizuna

UDAZKEN KOLOREAK

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude