Errepublika!

Egun batetik bestera, Australian untxiak baino azkarrago ugaldu dira espainiar banderak twitterren eta gainontzeko sare sozialetan zehar. Euskaldun askok aukeratu dute bandera errepublikar espainiarra avatarrean jartzeko, aldarrikapen gisa-edo. Baina zer da aldarrikatzen dutena? Espainiar hirugarren errepublika akaso?

Paradoxa bat da espainiar bandera konstituzionalak, “bandera españolak” gaur egun hainbeste kontrako izatea. Eta aldiz beste bandera españolak, “bandera errepublikarrak”, hainbeste aldeko izatea. Euskaldunon artean ondo ikusia da errepublikarren sinboloa. Baina zergatik miresten dugu espainiartasunaren ikur hau? Abertzaleok español bihurtuko ginateke Felipek erregetzari uko egingo balio? Desegingo ginateke? Akaso Espainia batu eta bana ezinaren ametsa hirugarren errepublikarekin beteko litzateke.

Nik, “gora errepublika!” oihukatuko dut: Gora euskal errepublika!

Zuk zer uste duzu?

Ekaitza bainuontzi batean

16 pentsamendu “Errepublika!”-ri buruz

  • nik erantzungo dizut, motel. errepublika garaian izan genuen autonomia eta askatasuna ezin da konparatu egun dugunarekin. hortaz, errepublika aldarri dugunok, garai hartako lorpenak goratzen ditugu, eta errepublikaren bidez autodeterminaziorantz egin dezakegula uste dugu. besterik ez.

    • Anari:

      “errepublika garaian izan genuen autonomia eta askatasuna ezin da konparatu egun dugunarekin” diozunean zertaz ari zaran ziur al zaude?
      2. errepublika 31an hasi zen eta Euskadik (Nafarroa kanpo gertau zen) 36an lortu zuen autonomia estatutua, Francoren estatu kolpea eta gerra zibila hasi ondoren, hil ala biziko presiopean (h.d. EAJ errepublikarren alde agertzeko).

      Normala izan daiteke garai batzuk idealizatzea, baina ez dezagun izan ez ditzagun ez direnak asmatu (ta horrekin ez dut esan nahi gaur egungo markoa onartzen dudanik, eh?)

    • Ana, hori gezurra da, errepublikak 1932ko ekainaren 19an Estellako estatutua bertan behera utzi zuen, Gayarre Antzokian egindako asambladan. Estellako estatutual, Gernikako estatutua baino konpentenzia gutxiago zuen, baina Nafarroa eta Euskadiko autonomi erkidegoa batzen zuen. Nafarroako. Abertzaleak berriz jarraitu zuten estatuto hori aurrera eramatera eta Errepublikarrak bakarrik onartu zuten gerra hasi zenean.

  • Orduko ikurrak eta ideiak gaur egunera ekartzea akatsa da. Egoera desberdina den einean, ikurrak ere esanahi desberdina dute.

    Izan zenari omenaldi moduko bat besterik ez da, merezitakoa nire ustetan.

  • iñaki larrañaga 2011-04-14 11:58

    Garai hartan bandera horrek Espainia ezkertiarra eta nazioekiko errespetuduna sinbolizatzen duelakoan nago. Bat egin zezaketen EHren independentzia eskaerak eta Espainiarako errepublika ezkertiarrak. Gerra bi bandotan zen, eta errepublikarrak nahiz abertzaleak galdu egin genuen. Horrek ere batzen gaitu.

    Baina, egia da, xelebrea da.

  • Ana,
    autodeterminaziorako oztopoa erregea dela uste baduzu(e) hauxe diotsuet: usteak erdia ustel.
    Garai batean “bi espainiak” esaten zitzaien espainiar sektore frankista eta espainiar sektore errepublikarrrari. Gaur egun ez dago bereizketarik: ultrakontserbadore postfrankista monarkikoak eta kontserbadore sozialista-ohi monarkikoak daude. Denak monarkikoak eta denak espainiarrak.

  • Argi dago, gerran faxismoaren aurkako bando bakarra egon zen. Ez dut uste gazteon artean zabaldurik dagoenik espainiar Errepublikaren bandera, bai aitzitik gure aurreko belaunaldietan. Dena ez da txuri edo beltz, dena ez da euskaldun edo espainiar. Bandera hori faxismoaren aurkako borrokaren sinbolo da euskal abertzale aunitzendako oraino.

  • iker,
    “dena ez da euskaldun edo espainiar” diozu. Uste dut gaur egun Euskal Herrian euskaldunoi ukatzen zaiguna euskaldun izatea dela, besteren artean. Autodeterminazioa. Independentzia. Beraz, itxu jartzea bandera horren esan nahiaren aurrean txorakeria iruditzen zait. Bandera hori bando bateko batzuren sinbolo zen, hain zuzen Errepublikan Espainia batua goraipatzen zutenena.
    Espainiar Estatuaren bandera zen!
    Espainiar arraza goraipatzen zuen estatuarena!
    Tira…

  • Buff. Nolako kakao mentala daukagun/daukaten batzuk. Bandera errepublikar espainola Espainiako bandera da eta kitto. Fratziako bandera errepublikarra Frantziakoa den bezela. Ikusi al dugu Lapurdi, Baxenafarroa, edo Zuberoako abertzaleak Frantziako bandera batekin? eta ikusiko bagenu nola hartuko genuke? Guk ordea, Espainiako bandera errepublikar batekin ibiltzea normaltzat jotzen dugu, edo hala dirudi behintzat. Normala da espainol bat bandera horrekin ibiltzea, eta guk horrekin demokratagoa, edo ezkertiarragoa dela iruditzen zaigu, baina errepublikar izatea ez du esan nahi ezkertiarra denik, edo Sarkozy eta Berlusconi ezkertiarrak al dira? Tira, burua zerbaitetarako dugu eta ez txapela eramateko bakarrik.

  • Hire herritar geihiengoak defendatu zuen bandera Oier. Dena den, ahaztu ahal dezakegu nahi baduzue.

  • Ander,

    Ikurriña lepoan, ikur komunista lepoan, bandera errepublikar espainola lepoan, gerra horretan bando berean izan ziren guztiak. Faxismo frankistaren aurkako gerran hain zuzen. Baina horrek ez du esan nahi, are gutxiago orain, autodeterminazioa eta independentzia nahi dugunok, geure egin behar dugunik bandera hori. Ez da logikoa.

    Are gutxiago Errepublikaren eta espainiar politikaren historia pixka bat birpasatu ostean.

    Egin dezala bere, espainiar errepublika nahi duenak. Koherentzia kontua da.
    Eta bide batez, behingoagatik, balizko III. Espainiar Errepublikak, euskal nazioa eta Euskal Errepublika (gehiengoak hala nahi balu) onartzen badute. Bejondaiela!

  • Ados,

    Nik ere ez dut uste geurea egin behar dugunik bandera edo ikur hori. Baina atzera begiratuaz, niri pertsonalki, ez da hain arrotza egiten zaidan bandera edo ikurra.

    Guztian bezala, kontestuak du giltza.

  • 😉
    Elkar ulertzen dugu Ander.
    Noski kontestuan dagoela giltza.

  • Nire ere ez da bandera. Baina ulertzen ahal dut batzuek zein intentziorekin erabiltzen ahal duten, batik bat euskal abertzale batzuek.
    Beste adibide bat. Twitterren japoniako bandera edota saharar bandera paratzen duena horren parte da? Agian euskal abertzale batzuek espainiar Errepublikaren aldeko dira, Mendebaldeko Saharako Errepublikaren alde diren gisan.
    Baina tira, atzo izandu zen espainiar Errepublikaren eguna, eta niretako beste egun bat gehiago. Bi aste barru, baina, nafar kateak airean astintzeko eguna Baigorrin.
    Gora gu ta gutarrak!

  • Aitzol Azurtza 2011-04-17 07:23

    Espainiako bandera errepublikarrak, errepublikarenak izan arren espainiar izaten jarraitzen du eta euskalherritar naizenez gero, arrotza eta kanpotikoa gertatzen zait. Iruditzen zait Espainian erregimen politiko-administratiboa errepublika edo monarkia izan, euskalherritarron independentzia nahia ez dela aldatzen eta arazoa ere ez da aldatuko balizko errepublikak “Espainiaren batasuna” ziurtatzeko asmoa badu, Frantziako errepublikak gaur egun frantziar estatuaren osotasuna eta lurrandearen banaezintasuna burdinezko ukabilaz ziurtatzen dituen bezala. Palestinako, Saharako edo Kubako banderak astintzea ez da espainiar bandera astintzea bezalakoxea, ez Palestinak, ezta Saharak edo Kubak ere ez dutelako Euskal Herria menpean hartzen eta gure independentziarako nahia ez dutelako zapuzten, Espainiak eta Frantziak egiten duten bezala. Beraz, Espainiako edo Frantziako banderak astintzeari utzi behar liokete Euskal Herriaren burujabetasunaren alde daudenek, arik-eta beren burua espainiar edo frantziartzat ikusi ezean… Nik Nafar Errepublikan egiten dut amets.

  • Gari Garaialde 2011-04-18 17:03

    Gaur GARA egunkarian honen harira argitaratutako testu bat:
    http://www.gara.net/paperezkoa/20110418/260802/es/Itsasondo-80-aniversario