Erlijioa eskola publikoetan bai ala ez?

Erlijioa eskola publikoetan bai ala ez?

Erlijioa eskola publikoetan bai ala ez?Eskola eta institutu publikoetan sarritan egoten dira kexak Erlijio deituriko ikasgaiaren kontra. Lehen, gue ama eskolan zegoenean, Erlijioa derrigorrezkoa zen baina orain, irakasgai hori ez baduzu eman nahi, AEO deituriko beste irakasgai bat dago Erlijioa ordezkatzen. Baina guraso batzuentzat hau ez da nahikoa, haiek guztientzat kentzea nahi dute.

Nire ustez, Erlijioa eskoletan ez da beharrezkoa, Jainkoari buruz hitz egiteko beste leku batzuk daude eta ez eskola. Nik pentsatzen dut eskolara edo institutura joan behar dela ikasteko eta ez Jainkoari edo erlijio kristauari buruz hitz egiteko. Hau da, badago jendea kristaua ez dena eta beste irakasgai batean egon behar duela bakarrik pertsona batzuk erlijioan daudelako. Esate baterako, jende multzo batek futbol kirolari buruz hitz egin nahi duenez irakasgai bat bihurtzen da, orduan, futbola gustatzen ez zaien pertsonei beste irakasgai bat eman behar dute bakarrik beste taldeari “mesedea” egiteko.

Derrigorrezko erlijioaren kontra nago, betiere Jainkoari buruz eta kristautasunari buruz hitz egiten bada. Baina beste erlijioetako historia, kultura eta bizimoduari buruz hitz egiten bada, guztiz alde nago. Nola diren beste kulturetako pertsonak jakitea oso garrantzitsua baita.

Hau guztia kontuan hartuta, nire proposamena da Erlijioa hautagai bezala jartzea. Hau da, frantsesa, alemana, informatika, plastika,… bezala eta taldea ateratzen bada, jende nahikoa apuntatu delako, ondo irudituko litzaidake, beste pertsonei kalte egiten ez dielako.

Erlijioa eskola publikoetan bai ala ez?