Donostia eta kamerak

Donostia eta kamerak

Asteartean eman zigun Berriak albiste gordin honen berri:

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, goizaldean eman dio abisua herritar batek Ertzaintzari; 03:15 aldera, negarrez ari zen haur bat entzun du Donostiako Zuloaga plazan. Bertara joan dira poliziak, eta edukiontzi baten barruan topatu dute umea (jaioberria). Erietxera eraman dute, eta, Osakidetzako iturriek Eferi adierazi diotenez, onik dago. Gaur bertan utziko dute harrera familia baten ardurapean.”

Mundura iritsi bezain pronto zaborretara bota duten haurraren hastapena ez da xamurra, ezin esan bizitzak besoak zabalik jaso duenik. Soberakina bailitzan, inork non sartu ez dakien errefusa, baztertua, Espartan neurria ematen ez zuten haurren gisan. Kasu honetan garrantzitsua edukia da, eta ez edukiontzia, baina ala ere ezin dut beste ezertan pentsatu orain. Haurdun geratu baina ondoren umea ezin hezi edo hezi nahi ez izatea ulertzera iritsi naiteke, baina ez zergatik utzi duten zakarrontzi batean. Krudela da, gupidagabea, eta ezin dut ulertu zergatik har dezakeen norbaitek erabaki hori.

Donostia eta kamerak
Banskyren kamerak

Baina beharbada berehala jakingo dugu zein izan den egoera honen erantzulea. Izan ere, Donostiako bideokamera kantitatea  “brutala” dela salatu zuen Datuen Babeserako Euskal Bulegoak, eta dirudienez San Telmo museotik gertu dagoen edukiontzia kamera hauetako baten irismenaren barruan kokatzen da. Baina noski, bideokamerek ez dute ezberdintzen haur bat zaborretara botatzen duena haur guztien bizia zabor bat izan ez dadin diharduenarekin.

Segurtasuna eta kontrolaren arteko eztabaida edukiontziak, edukiak eta jabetza pribatua bezain zaharra dela iruditzen zait batzuetan.

Donostia eta kamerak

 

bansky, bigilantzia, Donostia, Donostia eta kamerak, edukiontziak, haurrak, jaioberriak, kamerak, kontrol soziala

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude