Azkurea

Ez zait hondartza gustatzen.

Hondarrez beteta dago.

 

Ez dut mendia laket,

Aldapez josia baitago…

 

Hiriak,

zatarrak dira.

Etxez gainezka.

 

Harriek nazka ematen didate.

Borobil edo karratu,

gogorrak.

 

Helatuak pikutara!

hotz bezain likatsuak.

 

Liburuak, San Juan sutarako!

letrak eta letrak… AJ!

 

Dirua,

zuentzat.

Galkorra…

 

Kirola ere ez,

nekagarriegia.

 

Gauzak horrela

zer pentsatuko dute

nire hileko zorriek…

 

Oier 

Ekaitza bainuontzi batean