Amets hezeak

Badoaz goizak eta arratsaldeak,eta badatoz berriak.

Hari bat aurkitu dut erdi zabalik dagoen atearen ertzean.
Berau heldu eta ibiltzen hasi nahi dut begiak itzalita.
Lurralde ezezagunak deskubritu berriz ere eta ihes egin orainari.
Eta berriz aurkitu andaluziako hondartzen antza duten amets hezeetan nire maitasuna.
Zu. Eta nire maitasuna. Eta zu, eta ni eta gure maitasuna.
Hariak jarrai dezala bere bidea utopiaratz andaluziako hondartzen antza duten amets hezeetan.

Ekaitza bainuontzi batean