5 egunetan

5 egunetan –

Nork ez du sentitu noizbait alde egiteko beharra?

“Urrunera joan eta zerotik hasiko nintzateke”. Zenbat biderrez entzun eta esan dugun esaldi hori, etsipen momentuetan batez ere, monotonia eta rutinaren eguneroko arazoak gainditzeko esperoan giro berria, lagun berriak, eta abentura berriak bilatu nahi izaten baititugu.

Baina aukera hori begien aurrean planteatzen zaigunean, alde egitea errealitate bihurtu dezakegunean, -barkatu hitzagatik baina- akojonatu egiten gara. Gure pentsamenduak bitan banatzen dira, espektatiba on eta txarrekin, aukera posible guztiak kontuan izanez. Eta orduan datoz zalantzak eta buruhausteak.

Betiko lez jarraitu edo bizitza berri bati hasiera eman? Trena hartu edo pasatzen utzi? Bost egun ditut erabaki bat hartzeko. Bost egun nire patua aukeratzeko.

5 egunetan

Kazetaria. Mugimendu sozialak eta gatazkak.

3 pentsamendu “5 egunetan”-ri buruz

  • Zehaztasunik ez duzu eman… baina, zalantza egiten ari bazara seinale ona da. Galdetu zure ingurukoei, pentsa zenbat duzun irabazteko, galdegin abentura bila joan den ezagunari… Esaiguzu bada zuzeularioi ere trena nolakoa den! 😉

  • Arrazoia duzu Joseba! Ba Erasmus beka bat lortu dodala Milanera joateko datorren ikasturtean, ta zalantzak azaleratu zaizkidala…

  • Ni ere izan naiz atzerrian Erasmus bekarekin. Ez baduzu etxera lotzen zaituen gauza oso presazkorik, ez nuke bitan pentsatuko. Baliatu aukera, beti gogoratuko duzu esperientzia hori, eta, zoritxarrez, denborarekin konturatuko zara trenak hartzea gero eta gaitzagoa dela. Ez galdu aukerarik!