Zenbat balio du zoriontasunak?


Bizitzako milaka gertaera gogoangarrien diru baliokidea bilatu du Frijters-ek. 10.000 pertsonetako lagina aztertzearen eta 8 urteko lanaren emaitza da oraintsu aurkeztu duena.

smile

Bakoitzaren zoriontasun maila aztertu zuen ekonomialariak. Norbere bizitzarekin duten asetasun maila. Era berean bakoitzaren bizitzako une gogoangarrien zerrenda egiteko eskatu zien, 10.000 lagun horiei. Zoriontasuna zerrendako uneen arabera ere baloratu behar izan zuten eta baita une horiek dirusarrereskin lotu ere.

Heriotzak, jaiotzak, ezkontzak, banaketak, gaixotasunak dirutan neurtu ditu Frijters-ek.

Nik badaezpada ere ez dut nire zoriontasunaren zerrenda egingo, garestiegia ateratzearen beldur bainaiz. Eta ez nuke erantzungo zenbat ordaintzeko prest nagoen zoriontasuna lortzeko (erosteko), bai badakit hori ez dela bidea. Baina hori bai, ezin ukatu, diruak zoriontasuna ematen ez badu ere, lagundu laguntzen duela.

Zoriontasuna

2 pentsamendu “Zenbat balio du zoriontasunak?”-ri buruz

  • Aurten 40 urtez azpiko ekonomialari onena lez izendatu dutenez, ez naiz Paul Frijters desakreditatzen ausartzen. Gizonak genio bat behar du. Hala ere, bere kalkuluek ez naute bat ere konbentzitzen. Bere formulen arabera, hurreko senide baten heriotzaren (semea-alaba, senarra) ekibalentea 73.000 da emakumeen kasuan; gizonen kasuan 350.000. Ez dakit ba, aldeak hain dirudi sinesgaitza…

  • 73.000 eta 350.000 diodanean liberari buruz nabil…

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude