Xabier Amuriza: “Garaia da hiztegiei eta Euskaltzaindiari esateko, ‘aizue, zertan ari gara’?”

Amuriza Xabier

Xabier Amuriza

Xabier Amuriza

Plazaz plazaz, oholtza gainean, legebiltzarrean, Gernikako batzarretxean, manifestazio buruan… hamaika lekutan ikusi dugu Xabier Amuriza (Etxano, Zornotza, 1941). Baina, ororen gainetik, euskararen alde egina du lan eskerga Amurizak, pentsa daitezkeen alor guztietan. Gaur egun, bertsolaritzan ibiliagatik, idazle lanetan dabil gusturen, “arrakastarik izan ez arren”, aitortzen duenez. Bere azken lana “Zazpi ebidentzia birjaiotzarako” da, euskarak inguruko hizkuntzen aldean dituen zuloak tresneria efizientez betetzeko proposamena. Hizkuntza lehiakorra izate aldera aldaketa anitz egin behar direla dio, “goian dauden momiek” duten pisua gainetik kenduz.

Berrizeko (Bizkaia) baserrian hartu gaitu Xabier Amurizak, adeitsu. Aizkorri eta Anbotoko tontorrak dakuskigu bertatik, baita Gorbea atzealdean ezkutuan. Paraje ederra, ezpairik gabe, baina “barrukoa ez badago bakean paisajeak ez du edertasunik”. Hizketarako duen abileziak, espresioan oparotasunak eta ideien argitasunak plazer bihurtu du sukalde barreneko mahaiko solasa.

Orain arte igarri ez baduzue, onartuko dugu Amurizaren zenbait aldarrikapen geure egin ditugula: aditz trinkoen defentsan ari gara gu ere, daitorgu.

ELKARRIZKETA ZATIKA

Euskarari lehiakor izateko ezaugarriak falta zaizkio?

Oraindik lehenengo belaunaldi alfabetatua gara.

Ebidentzia bezala jaso duzu liburuan aditza luzeegia dela. Trinkoa gehiago erabiltzea iradoki duzu.

Sarean modan daude “datsegit” eta “daitort” bezalakoak. Zer iruditzen zaizkizu?

Euskarak birjaiotza behar duela diozunean, zer esan nahi duzu?

Euskara lehiakor egiteko proposamenetan ez zaituzte aintzat hartu. Zergatik?

1981era jauzi. “Eusko Gudariak” abestu zenuen Espainiako erregearen aurrean.

Gaur egun ez dira horrelakoak ikusten. Ez da arrazoi faltagatik izango.

1986an legebiltzarkide izendatu zintuzten. Orain EHBko ordezkariek lan oso ezberdina egingo dute. Onerako?

Apaiz zinenetik izan zara errebelde. Adinak baretu egin zaitu?

Literatura lan oparoa eginagatik, ez duzu hautsik harrotu. Baduzu sentsazio hori?

Ez al zabiltza gozoago literaturan bertsotan baino?

 

ELKARRIZKETA OSORIK

Xabier Amuriza

Amuriza, elkarrizketa, Xabier Amuriza
Iñaki Larrañaga

Kazetaria. Ezagutu, ulertu, kontatu. @inakilarra

Oier Aranzabal

ZuZeuko erredakzioko koordinatzailea. Ekaitza bainuontzi batean.

20 pentsamendu “Xabier Amuriza: “Garaia da hiztegiei eta Euskaltzaindiari esateko, ‘aizue, zertan ari gara’?””-ri buruz

  • Euskal aditzaren %50a ez dugu batere erabiltzen. Zertarako erakutsi, beraz? Ikasleak amorrarazteko?
    Euskal aditza dinosaurioen pareko: ederra, ederregia?, haundiegia, gainera erortzen ari zaigu…EgoKITU ala egoKITTO (azken hau nire asmakizun merkea da)

    Euskararen profesional orok, Amurizaren ZAZPI EBIDENTZIAK irakurri beharra duela iduritzen zait. Erreparatu, eztabaidatu…gero baztertzeko bada ere.
    Gai horrek badu mamia.

    • % 50AAAA (artikulu eta guzti, espainolez bezala) esatea ignorantzia seinale litzateke edozein hizkuntzatan, kalean gaizki esaten direnen pareko (“ambos dos”, “suelGo ir”, “vinisteS, comisteS” eta horrelakoak), baina euskaraz lotsarik gabe esaten duzue askok, mugagabean dela ezjakin (“%50 ez dugu erabiltzen”). Horrek esan nahi du oso espainolduta zaudetela eta ez duzuela euskara batua zuzen ikasi.

  • Ez dakit ba 2012-11-12 12:11

    Gauza interesgarriak erraten ditu, ala ere ez nator bat askotxokin, ondare komuneko hitz asko erabiltzeak, Inglesa erabiltzea izango da, beraiek bait dira hitzak asmatzen dituzten bakarrenetarikoak. Ondare komuneko hitzak ez daude gaizki baina gureak ere behar ditiagu. Bestela gure hizkuntza azkenean gaztelera, ingelesa, Frantzesaren antzekoa izango delako. Eta horretarako zertarako Euskara?
    Hitz eta aditzen erabilierari buruz, askoz zailagoa da Ingelesa eta gaztelera ikastea beste hizkuntza batetik, euskera baino.
    Euskara askoz erregularragoa (hori behintzat erraten du atzerritar bat baino gehio) da eta hiztegia nahiz eta zabala izan, ezin da Ingeles,Frantsez etab duten hiztegiaren zabalerarekin alderatu.
    Zenabt hitz dituzte hizkuntz hoiek eta zenbat erabiltzen dira normalean? Baina hor daude.

    Bestalde nola erran dezake alfabetatu gabeko Euskara ez zula lehiakiderik eta ondo zegola lehen? Gero eta gutxigo hitzegiten zen bakarrik etxean hitzegiteko balio zuelako.
    Ikasteko, paperak egiteko…. gaztelera behar zan, eta edozein hizkuntz beharrezkotasuna ez dunean, ahultzen joanen da desagertu arte.
    Inpunitatea edo zigorgabetasuna? Niretzat bigarrena, beste hitzarik ez badago inpunitatea esateko ba ulerten det, baina Euskaraz daudenean edo asmatu daitezkenean, ez det ondo ikusten hitz komun haiek erabiltzeak. Eta nundik datozte hitz komun guzti hoiek?Ingelesetik. Euskara salbatu nahi degu Ingelesa, Espainiera…. bezala hitzegiteko?
    Eta Euskara hobetu daitekela eta kale erabilera hobetu behar dala (gazteak hitzegiteko moduak asmatuz) bale, baina konturekin, ze azkenean ez gera Euskara hitzegiten egongo. Ondo egiten du Espainiako hikuntz akademiak “almondiga” edo “asin” ontzat ematen dituztenean, gaizki ikasi dutenak horrela hitzegiten dutelako? Ba niretzako gaztelera ondatzen ari dira, eta ez dut nahi Euskarari berdin gertatzeak. Nori egin behar zaio kasu?

    • Amonamantangorri 2012-11-12 16:07

      “Eta nundik datozte hitz komun guzti hoiek? Ingelesetik”.
      .
      .
      .
      EZ.

      • Amankomunaz ari denean ez da ingelesaz ari, ezpadaze, hein handi batean ingelesak, frantsesak, gaztelerak, italierak… konpartitzen dituzten terminoez. Alegia, ESPERIENTZIA onartu badugu, zergatik ez EBIDENTZIA? ARRARO onartzen badugu, zergatik ez ESTRANBOTIKO? Edo BEREZI hitzarekin adierazi behar ditugu guztiak? MUSIKA bai, MUSIKALA ez? Nik hortik ulertzun dut, batez ere.

      • Ez dakit ba 2012-11-13 18:00

        Barkatu, gaizki azaldu det, nundik datozte azken hamarkadetan asmatzen diren hitz gehienak? Ingelesetik. Agian erratuta nago baina ala dela uste det. Eta ni ados nago hitz amankomunak eukitzearekin, baina baita gure hitz propioak asmatzearekin. Zergatik ezin da zigorgabetasuna edo inpunitatea erabili? Hori da erran nahi nuena, bestela hitzak hizkuntz boterenetsuak amatzen dituzte.
        Baina beno ni ez nahiz hizkuntzalaria, nere iritzia da besterik.

  • Euskaltzaindian eta gañontzekun garbizaletasuneako joeri ageriku ran morun, pentsaten dot ahozkotasunin hiztegi galera ikaragarrixe emon dala jun dan 40 urtin (gitxienez). Gogun dakat gurin, umiok berbetan geuazela, aittittak eta aumak behinddik behin esateskuenela “zuk halan deittu dotsazun horrei guk beste holan deitzen geuntzan lehen”.

    Azkue bixik baleo…

    • Beste Iñaki bat 2012-11-12 22:37

      Ez sartu hankarik, Iñaki, Azkue izan delako, Sabino Aranaren ondotik, XX. mendeko hiztegigile garbizaleena. Bide batez: zein hizkeratan emango dugu ETBko albistegia? Zurean? Altzürükükoan? Leitzakoan? AramaiokoaN?

    • Iñaki, ez zaude zure etxekoneko batekin hizketan, EH osorako eta are mundu osorako plaza batean idazten ari zara. Egingo duzu mesede denok ulertzeko eratu den hizkeran idaztekoa? Eskerrik asko. Nahiago nuke herri hizkera gaizki ulertuan edozein lekutan idazteko moda guai txoro hau behingoz aienatuko balitz.

      • Iñaki Larrañaga
        Iñaki Larrañaga 2012-11-13 12:58

        Karika, lasai hartu. Euskaraz idaztea da ZuZeun eskatzen dugun baldintza bakarra. Gauden lekuan, ez da gutxi! Hortik aurrerakoa, bakoitzak ikusi beza zer den egokia. Iñakik ez du inoren aurka egin eta bere iritzia azaldu du (ulertzeko moduan nire ustez). Planteatzen duzun gaiak badu mamia, baina ez duzu ezer azaldu eta balizko eztabaida mokoka hasi duzu. “Moda guai txoro” deitzea desegokia bezain mingarria izan daiteke, ez duzu uste? be happy

        • Oso happy nago/naiz. Baina, hain zuzen hizkuntzari buruzko gogoeta egiten den hari batean, uste dut Iñakik hiztegiari buruz egin duen gogoetaren parean nik ere egin dezakedala hizkuntza erregistroei buruzko gogoeta. Ze niretzat, Iñakiren moduko testuek komunikazioa alferrik zailtzen dute. Batere beharrik gabe.
          “Egingo duzu mesede” eta “eskerrik asko” erabiltzea ez dakit mokoka ibiltzea den, hori erabili baitut berari zuzendu natzaionean. Gero, berari zuzendu gabe, iritzia azaldu dut, eta barkatu oso erasokorra bada, baina edonon erregistro hiperlokalean idazteko hau “moda guai txoro” bat da, eta inpostatua. NIRE iritziz, noski.
          Komentario hauek norberaren iritzia plazaratzeko dira, ezta?

          • Iñaki Larrañaga
            Iñaki Larrañaga 2012-11-13 14:10

            Erabat ados. Ni diplomatikoegia naiz akaso. Euskalkien harira, Xabier Amuriza euskara batuan baliokiderik ez duten euskalkietako hitzak hartzearen alde dago. Uste dut, herrietako euskarari eta batuari berari egin diezaiokegun ekarpen ederrenetakoa (eta erabilgarria) hitz zaharrei buelta bat eman eta erabilera berriak ematea dela.

      • Ba nei asko gustau zait.

  • Azaroaren 29an, 19:30ean, Tolosako Udaleko batzar aretoan hitzaldia eskainiko du.

  • Gai honi heltzeko, nire ustez, ikuspegi zabal bat izan behar dugu, eta jokoan dauden faktore askoren azterketa egin.
    Euskera oraindik ere hizkuntza ez-normalizatua da, eta horregatik, euskaldunok gure hizkuntzaren etorkizuna kolokan ikusten dugu askotan. Horrek nolabaiteko joera ‘garbizalea’ sortzen du gizartean, edozein interferentzia (gaztelaniatik bereziki, baita beste hizkuntza batzuetatik ere) ukatzeko punturaino.
    Ideia honekin batera, nire ustez, hizkuntzak ulertzeko ikuspegi ‘monolitikoa’ ere badago. Hizkuntzak bizi dira, hain zuzen ere, aldatzen direlako. Aldatzen ez diren hizkuntzak hiltzen dira (latina, kasu). Beraz, aldakortasun eta eboluzio hori naturaltzat har dezagun. “Gure aitite-amamek X. berba erabiltzen zuten”. Eta zer? Guk horren ordez X’ erabiltzen dugu, eta gure seme-alabek X” erabiliko dute. Hortan datza hizkuntza, etengabeko aldaketak bizirik mantentzen duelako. Eta eskerrak!
    Zentzu horretan, nire ustez, Euskaltzaindiak bere funtzioa du (hizkuntza arautzea), eta bide bide propioa egin behar du. Gizarteak ere berea egingo behar du. Eta ez dezagun ahaztu gauza bat: 40 urte daramatzagu honetan, akatsak eta hankasartzeak egitea normala da. RAE duela 300 urte hasi zen. Beraz, pultsoa hartu behar diogu elkarri, eta gauza askotan Euskaltzaindiak atzera egin beharko du, ziur. Baina bide horretan goaz…

  • Orain ari naiz elkarrizketa entzuten, eta zinez interesgarria iruditzen zait. Gaizki ulertu ez badet, erderetara asko jotzen dugula dio, gure euskarak baliabideak falta dituelako? Ez dakit ba. Nik susmoa daukat, kalko oker eta itzulpen literalak ez direla euskarak hutsak dituelako, ezpada hiztunok biderik errazena hartzen dugulako. Albo hizkuntzetara jotzea, alegia. Egunerokoan, lanean eta lagun artean, gure hizkuntza komunikatzeko bide ezin hobea dela sentitzen det egunero egunero. Iragarki eta hitz joko ezin hobeak egin daitezke, txisteak ere bai. Literatura eta poema ederrak, kantak eta bertsoak. Albisteak zuzen eta zehatz eman, eta lagun artean hitz egin. Euskara komunikatzeko tresna da. Batzuetan, ez ote zaigu falta, hiztunok horretarako erabiltzea?

    • Nik ulertzen diodanez liburuan, Amurizak proposatzen duena zera da: zergatik ez gureganatu kontzeptu AMANKOMUNAK?. Eta esplikatzen du: latinetik edo/eta grekeratik datorren halako edo honelako kontzeptua onartu eta bereganatu egin du gaztelaniak, eta frantzesak ere, eta inglesak, portugesak…Beraiek HITZ AMANKOMUNA erabiltzen dute, mauleguan, lasai aski. Datu horietan, ze zentzu du euskarak -larrialditan dagoen hizkuntza batek– hitz berri bat asmatu beharrez hasteak kontzeptu berdina adierazteko? Gure ingurukoek HITZ AMANKOMUN bat erabiltzen dute, maileguan; ba goazen guk ere hitz hori geurea egitera…BALDIN ETA BETI BALDIN euskarak ez badu bere hitzarik kontzeptu hori adierazteko.

      Beti ere, irizpide batzuren harira, eta hitz hori proposamen modura, beste aukerekin batera.
      Eta hitz/kontzeptu zerrenda luzea dakar liburuak; proposamen gisara.

      Aski “sugerentea” (suge-modukoa?) deritzot.

  • Bide batez, ez dago soberan esatea elkarrizketa ederra egin dutela Iñaki, Oier eta Xabierren artean. Bejondeizuela!

  • Iñaki Larrañaga

    […] ebidentzia birjaiotzarako liburuan euskararen inguruko hainbat proposamen egiten ditu Amurizak (Zuzeun egin elkarrizketan ere entzun dugu liburuaren ideia nagusiez). Besteak beste, euskal aditzaz […]

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude