Vuelta Euskal Herrira?

Patxi Mutiloa eta Blanca Urgell Vueltako zuzendari nagusiarekin, Javier Guillenekin, bilduko dira gaur asmo horretarako.

31 urte dira Espainiako Itzulia Autonomia Erkidegotik pasa ez dela. 1978ko hartan, atzo Txomin Perurenak Euskadi Irratiko etapa amaierako irratsaioan komentatu zuenez, Maiatzaren 14an egin zen Donostiako erlojuaren aurkako proba bertan behera utzi zen sabotaiengatik. Txominek berak irabazi zuen goizeko sektorea egun hartan, nahiz eta etapa hura aurrera eramateko hainbat oztopo izan ziren.

Ordutik ez da Vuelta Autonomia Erkidegotik pasatu.

Hala eta guztiz ere, ez da norabide horretan ematen ari diren urrats bakarra. Angel Maria Villar, Espainiako selekzioaren presidentearen bitartez, Espainiako selekzioak San Mamesen partida bat joka dezan saiakera egiten ari direnaren zurrumurrua baitabil han eta hemen. 1967ko Maiatzaren 31n jokatu zuen gorri-horiak azken aldiz San Mamesen.

PSEren Jaurlaritzak, eguraldi maparekin hasitako sinbolo-borrokari jarraipena eman nahi diola dirudi.

Txomin Perurenak atzo esandakoak zentzuzkoa dirudi ordea, eta hemengo taldeak Espainiako futbol liga eta kopak jokatzeak harritzen ez bagaitu, zergatik harritu beharko gintuzke Vuelta Euskal Herritik pasatzeak?

7 pentsamendu “Vuelta Euskal Herrira?”-ri buruz

  • Nire herritik ez dira pasatuko.Borrokalari kalera.kamioia jartzen dut errepide erdian gurutzatuta.

  • I. Martinez 2009-09-17 15:45

    Antza Eusko Jaurlaritzak Vuelta Autonomia Erkidegoan izan dadin ilusio handia du.
    Diario Vascok dakar hemen:
    http://www.diariovasco.com/20090917/deportes/ciclismo/gobierno-vasco-ilusion-euskadi-vuelta-200909171335.html

  • Txantxangorria 2009-09-17 18:02

    azken aldian españolazioari “normalizazioa” deritzote, azken finen hori da beraien helburua. Beraz, espaniako itzukia euskal herritik? EZ ESKERRIK ASKO.

  • antza denez, datozen urteotan horrelako iniziatibak izango ditugu, behin eta berriz. Nire ustez, hobe Vuelta Euskal Herritik ez bada pasatzen. Askok eta askok ez dugu behar / nahi eta!!!

  • Tourra Donostian hasi zen 92an.
    Ia urtero Tourra Iparraldetik igarotzen da, baita Nafarroako Foru Erkidegotik ere sarritan.
    Vuelta Nafarroatik ere maiz pasatzen da.
    Aurten Vuelta a España Herbehereetan hasi da. Zergatik ezin daiteke EAEn sartu? Horrek ez du espainoltasunarekin zerikusirik.

  • txirrindularia 2009-09-18 13:47

    Borrokalari askok Athetic-ek Espainiako Erregearan Kopa irabaztea nahi zuen, eta zergatik Vuelta hemendik ez pasa? Holandatik atera dira aurten eta ez dute boikotik egin. Hipokresia ugari non nahi.

  • Txantxangorria 2009-09-18 15:25

    Iñigo, ba bai, tourra euskal herritik igarotzean ez da “fantzikotasunaren” azalpen bat. Berriz, vuelta euskal herritik igarotzearena espainolatasun barruaren “normalizazio” pausu bat bat da espainolentzat. Horregaitik nago ni honen kontra.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude