Tom Simpson, Bernardo Atxaga eta Mont Ventoux

Tom Simpson txirrindularia britainiarra.
Tom Simpson txirrindularia britainiarra.

Bernardo Atxagak mugaz bestalde zuen kontaktu bakarrari egindako 37 galderetako bat genuen hau. Ruper Ordorikak eta Mikel Laboak behinola bakoitzak bere magia partikularraz musikatua.

http://www.youtube.com/watch?v=r-0QJHtv3lk

Baina ez, Tom Simpson ziklista ez zen Aubisque mendian gora hil. Proventzako erraldoi deritzaion Mont Ventouxen zendu zitzaigun. Tom Simpson ziklista, askok jakingo ez zenuten arren, txirrindulari aparta genuen. Eta, to hemen 38. galdera, Ba al zenekiten Tom Simpson ziklistaren elastikoa axedrez taula apurtu bihurtu aurretik ortzadar kolorez ohoretua izan zela? Bada bai, Lasarten gainera. Bertatik bertara.

Flandriako itzulia -egunen batean emango dugun honen berri ere-, Lonbardiako itzulia, Milano San Remo eta Paristik Nizarakoa ere garaitu zituen. 1967ko Uztailaren 13an Tom Simpson ziklista ingelesa heriok eraman zuen Mont Ventouxen. Alkoholak, beroak, eta Anfetaminek lagundu zuten hartara.

“Put me back on the bike!” deiadar egin zuen azkenekoz. Mont Ventoux kolosoak ez zion holakorik egiten utzi. 320km/h ko haizeteak izan ohi dituen ilargi paisai idor hark berekin eraman zuen.

Bertan erabakiko da aurten tourra. Mugaz bestaldeko kontaktu bakar horri 39. galdera hemen: nor izan da Mont Ventoux azkarren igo duen txirrindularia? Ba bai, Iban Mayo. Bertatik bertara.

Iban Mayo, Mont Ventouxen gora.
Iban Mayo, Mont Ventouxen gora.
Iban Mayo, Mont Ventoux, Tom Simpson, tourra

Lasterketa non, Iñaki Iturriotz han. Eta bi gurpil gainean bada, are gehiago. Txirrindularitza zale amorratua, urteak Uztailean hasten dira beretzat, eta Parisera horiz iritsitakoen izenekin kontatzen ditu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude