Suizidioaren ezkutuko xarma

Agustin Sagasti urkatuta aurkitu zutela irakurri nuen atzoko Berrian. Zertara dator aipamena.

Ohi denez, hil egin zela zabaldu zen lehenik hedabideetan. Gero, zuzendu egin zuten, eta hil beharrean, “hilda aurkitu” zutela esan zuten. Matizak garrantzia handia zuen nonbait.

Ze alde dago hiltzearen eta hilda aurkitzearen artean? Hiltzen direnak ez al dituzte aurkitzen?

Hilda aurkitzen dituztenak, prentsa irakurle iaioa, suizidatu egiten dira. Baina zergatik aipatu suizidioa? Zergatik da aipagarri?

Robert Enkeren kasua

Beste talde askoren artean, Bartzelonan eta Tenerifen jokatu zuen Robert Enke atezaina hil da. Hemen ere lehenik hil zela esan zuten, eta gero buruaz beste egin zuela.

Orain berak utzitako gutuna argitaratu nahi dute egunkariek eta beraren bila ari dira taigabe.

Zer du buruaz beste egiteak, beste heriotzak informatibotik ez dutenik?

Nola jorratu suizidioa?

Prentsak azpimarratu beharko al luke (Sagastiren kasuan bezala, buruaz beste egin zuela esanez) buruaz beste egin zuela? Notiziari zer ekarpen egiten dio?

Notizia hil dela da, ez buruaz beste egin duela.

Suizidioaren xarma

Hedabideek asko maite dituzte suizidio kasuak. Buruaz beste egindakoaren familiako eta lagunek ziur ezetz.

3 pentsamendu “Suizidioaren ezkutuko xarma”-ri buruz

  • Hala gertatu bada, zergatik ibili ezkutatzen? Bihotzekoak jota hil denean ere aipatzen dute. Zer dauka ba lotsagarri horrek familia eta lagunentzat?

  • Kirolarien kasuan, nire ustez hobe da zerbait zehatza esatea (suizidatu egin zela esatea ondo iruditzen zait, baina urkatuta agertu zela eta detaile horiek gehiegizkoak iruditzen zaizkit). Zergatik? Ba, bestela, denoi arrazoi bera etortzen zaigulako burura: dopingaren ondorioz hil zela. Beraz, kirolariak direnean, hobe zehaztea bihotzekoak jota izan den, istripua izan den edo zer izan den.

  • Nagore Vega 2009-11-13 09:56

    Nik ere nahiago izaten dut gauzak argi esatea. “Gaixotasun luze baten ondoren hil da”. Zergatik ez esan minbizia dela? Gero eta gehiago esaten da, zorionez. Baina suizidioaren kasuan, aipatzen dutenez, “kutsatzea” gerta daiteke. Hedabide askok hartzen dute El Paisen estilo liburua oinarri (1.6 puntuan dago): http://www.scribd.com/doc/977969/Periodismo-MANUAL-DE-ESTILO-DEL-DIARIO-EL-PAISEspana.
    Barkatu ez euskaratzea: El periodista deberá ser especialmente prudente con las informaciones relativas a suicidios. En primer lugar, porque no siempre la apariencia coincide con la realidad, y también porque la psicología ha comprobado que estas noticias incitan a quitarse la vida a personas que ya eran propensas al suicidio y que sienten en ese momento un estímulo de imitación. Los suicidios deberán publicarse solamente cuando se trate de personas de relevancia o supongan un hecho social de interés general.