Nola eragiten dizu krisiak zuri?

Krisia han eta krisia hemen.

Eta ekonomia piztuko duten kimu berdeak urtearen amaieran ikusiko dituzula esango dizute. Baina ez dira herritarren “krisiaz” ari. Herritar eta langileei geroago helduko baitzaizkie pizkunde horren ondorioak.

Eta esango dizute Espainia izango dela atzeralditik irtengo den azken euro-herrialdea. Eta Bernankek, AEBtako Erreserba Federaleko presidenteak, atzeraldia amaitu dela esan dezake. Baina ez egin ilusio faltsurik badaezpada ere, begira eta begira ingurura.

Eta Lehman Brothersen “akatsaz” erreportajeak egingo dituzte, aspaldiko kontua balitz bezala. Baina ordukotik gauzak ez direla aldatu ematen du.

Eta zergak igotzea ezkertiarra dela esanez beteko zaie ahoa batzuei. Eta zuk esango duzu: gehiago? Eta E plana, eta udalen zorpetzea, eta langabezia saria amaitu zaienentzako laguntzak…

Eta sindikatuek krisiaren aurkako dekalogo bat aurkeztuko dute. Eta Lopezen gobernuak krisiari kontra egiteko Ibarretxek adostutako 14 erabaki atzera botako ditu. Eta Gipuzkoako Foru Aldundiak 100 milioi bideratuko ditu. Eta gero kaka.

Eta datuak emango dizkizute, eta estatistikak, eta ekonomiaz hitz egingo dizute ez ulertzeko moduan, zurekin zer ikusirik ez balu bezala.

Baina gero zuk pairatu beharko dituzu: zergak, langabeziak eta laguntzak…

Zuk, makroekonomiaz askorik ulertzen ez duzun horrek, nola nozitzen duzu krisia?

Zer duzu buruan “Nola eragiten dizu krisiak zuri?”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude