Monsantoren artoak porrot Hego Afrikan

sashibellamkonda.flickr
sashibellamkonda.flickr

Hego Afrikako hiru probintziatako nekazariak harri eta zur geratu dira eurek landatutako milioika arto-landarek, artale gutxi edo bat ere ez dakartela egiaztatu dutenean. Ustez ekoizpena biderkatzeko ziren haziak, antzu gertatu dira horrela. 82.000 hektareatako laboreeetan ikusi ahal izan da hori.

Monsantoren orri ofizialean ageri dira mundualde horretarako arduraduna den Kobus Lindeque jaunaren hitzak: Polinizazioan aldaerak egotea ez da harritzekoa, eguraldiak eta lan-ohiturek aldaraz baititzakete. Zenbaitetan, hazi ekoizpenak berak ere, polinizazioaren eskastea eragin dezake.

Monsantoren haziak erabili zituzten 1000 nekazaritatik 280k dio, galerak ukan dituztela. Monsantok ordaindu beharko dizkie galerak bi hilabeteko epean, halaxe dio sinatutako kontratoak. Baina datuak ez datoz denak bat. African Center for Biosafely elkarteak, landatutakoaren %80 huts egin duela dioen bitartean, Monsantok dio polinizaioa %90ean izan dela arrakastatsua.

Bada Monsato combat izeneko web bat, Monsantoren mundua ez dadin bihur geure mundu goiburua duena. Bertako koordinatzaile den Benjamin Sorice-k dioenez, Hego Afrikan gertatukoa erakusgarri bat baino ez da: hazien ekoizpena euren esku uzten badugu, berez Estatuarena behar lukeen elikadura subirautasuna ere uzten dugu multinazional hauen eskuetan.

(Gaia interesekoa baduzu, ez galdu Carlo Petrini, Slow Food mugimenduko sortzailearen hitzaldia)

(ETB3ko Haratago saioan ere eskaini zen Anne Marie Robin-ek Monsatori egindako dokumentala. Hemen duzue haren hastapena)

http://www.youtube.com/watch?v=J10NqQLgiLE

artoa, elikadura, Monsanto, nekazaritza
Hasier Etxeberria

ALUA MUNDUA ! Idazlea, kazetaria, gidoigilea, blogaria... Euskaldunon Egunkaria eta ZuZeuren sortzaileetakoa. ETBn hamaika saio zuzendu eta aurkeztutakoa. (Argitaratutako Liburuak)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude