Messi historia egiteko bidean?

Ez da lehen aldia. Lau urte daramatza lehen mailan, 22 urte besterik ez dituen arren. Jokalari onenaren saria irabazi zuen iaz eta aurten goleatzaile onenaren saria eskuratzeko hautagai nagusia da, Wayne Rooneyren lesioaren ostean.

Atzokoak ordea, marka guztiak hautsi zituen. Lau gol egin zizkion Arsenal taldeari.

Kataluniako kirol egunkarietan adierazgarriak titularrak. SPORTen, “ez esan futbola, esan Messi” titulatzen dute eta El Mundo Deportivon ere ez dira atzera geratzen.

Madrilgo hedabideak ere ez dira atzean geratzen: Marcan Messik mundua bere oinpean duela diote eta ASen Messik beldurra ematen duela.

Katalunian eta Espainian ez ezik, Liberationek ere Messi “zerutiarraren” gaua azpimarratzen du. Eta The Guardianen Magical Messi bezala aipatzen dute.

Atzoko golak

0-1 galtzen hasi eta egoera iraultzea lortu zuen ia berak bakarrik. Gezurra da berak bakarrik irauli zuela emaitza, baina inoiz ez bada, oso gutxitan ikusi dugu hain jokalari erabakigarririk futbolean. Baloia hartzen zuen bakoitzean arriskua zeraman arkakuso txikiak oinetan.

Hemen dituzu atzoko lau golak, ikusi nahi badituzu.

http://www.youtube.com/watch?v=tWcYE–2vP0

Maradonatik gora

Kazetariek atzo Maradonaren gainetik, eta historiako jokalari onenen artean kokatu zuten. Futbolzaleentzat ere, sekulako gustua da Argentinako txikiaren partidak ikustea. Messi historia egiten ari da.

Messi

Irudia | Leo Messi, historiara pasatzeko bidean | Ezezaguna | LGPL