Kooperatiben munduan demaseko ekaitza dabil

MjU0Mw==

Ematen du Adrian Celaya (aitaren semea), ikur bilakaturik dabilela Mondragon sareko kooperatibak kritikatzen dituen iritzi korrontearen baitan. Adrian Celaya hau, izen bereko epaile ospetsuaren seme dela esan behar da, ezer baino lehen, gauzak ulertu nahi badira. Aita  EAJtik oso hurbileko lege gizona izan da, foruzalea eta jada 90 urtetik gorakoa. Semea, ostera, Kooperatibek azken urteetan ukan duten gidari nagusienetakoa.

Koldo Saratxaga jaunak produktibitate eta eraginkortasun aldetik bezala, ematen du Celaya jaunak (bietatik gazteenak), ikuspegi sozialetik astintzen duela Mondragon taldeak gaurgero duen funtzionamendua. Talde ekonomiko honek jaiotzerako erabili zituen oinarriak ahantzi, eta ekonomia mundializatuaren legeetara murgilduta ibiltzea leporatzen diola.

Eroskiko “marrazoek” ere ez dute sekula fama onik izan ez Lankide Kutxan ez eta ere Fagor eta enparauetan. Ematen du hauetakoak ere badirela lurrikararen epizentroan.

Ez dakit hortik abiatuta edo nola, ez eta ere Adrian Celayarekin zuzenki lotua dagoen ere, baina iritsi berria zait KOOP elkartearen jaiotzaren albistea.

KOOP elkarte sortu berriaren izaera zedarritzen duten predikuak iritsi dira gaur eguerdian gure etxeko postontzi elektronikoa. (Kasu darabilen terminologiari, gaztelaniaz Kupula eta halakoak, euskaraz goiko egiturak, goiko agintariak eta abar euskaratu dira, baina gaude ez direla gauza bera).

KOOP kolektiboaren aurkezpena

  • Talde Kooperatiboaren gaur eguneko egitura eta egoera instituzionala eta honen goiko agintari batzuen zenbait jokabideen ondorioz, urgentzia handikoa da gure langile eta bazkideen erreakzioa eta Taldearen goiko egituraren berrantolaketa.
  • Taldearen ardura duten organo sozialek azken urte hauetan erakutsi duten pasibotasuna/geldotasuna nabaria da. Hori ulertu ahal izateko, organo hauen eraketa bera konpondu beharreko arazo instituzionaletako bat bihurtu dela hartu behar da kontuan.
  • Hori dena posible izateko, derrigorrezkoa da informazio eta mentalizazio lana, Taldeko organoetatik kanpo baizik ezin dena martxan jarri.
  • Gure Taldearen izaera kooperatiboa, konpromiso soziala eta sustraitzea gorde ahal izateko, derrigorrezkoa da arazo hauei aurre egitea. Bai eta Taldearen izaera kooperatibo eta demokratikoan gure langile bazkideen konfiantza mantentzeko ere. Horrexegatik hain zuzen, beharrezkoa da ere aldaketa hori datozen urteetara begira egoera ekonomikoak dakarzkigun erronkei aurre egin ahal izateko.
  • Oinarri hauetan, Taldeko bazkide talde batek “KOOP” Taldea eratzeko erabakia hartu du. Aipatu dugun informazio guzti hori bildu, aztertu eta gure kooperatiben artean zabaltzeaz arduratuko da Talde hau.
  • Gure Talde hau ez dago lerrotuta inolako ildo politiko zein ideologikorekin (1) eta, gure ustez, defenditzen duguna bat dator gure bazkideen gehiengo osoa eta nabariaren interes eta sentsibilitatearekin.
  • Aipatu ditugun erronka horiekin loturik hain zuzen, Taldeko zenbait arduradunek martxan jarri duten botere gehiegikeri eta errepresalia pertsonalen dinamika kontutan harturik, gure Taldeko kideen identifikazio pertsonala, momentuz, isilpean gordez derrigortuta gaude.

Informazioa Jaione Arietak firmatzen du. Izen hori duen emakumea ezagutu dezakezula uste duzu?

Irudia | koop | zz | Creative Commons By SA

ALUA MUNDUA ! Idazlea, kazetaria, gidoigilea, blogaria... Euskaldunon Egunkaria eta ZuZeuren sortzaileetakoa. ETBn hamaika saio zuzendu eta aurkeztutakoa. (Argitaratutako Liburuak)

3 pentsamendu “Kooperatiben munduan demaseko ekaitza dabil”-ri buruz

  • Jaione Arieta 2010-06-13 08:58

    Jaione naiz. Adrian Zelaiaren emaztea naiz, eta KOOP Taldeko kide. Taldearen jakinarazpenak nik sinatzeko erabakia hartu genuen. Zergatik? Eroskiko bazkide kontsumitzailea naiz, ez naiz Talde Kooperatiboko langile. Beraz, errepresaliatua izateko arriskurik ez duen bakarra naiz. Informazio gehiago bidaliko dizugu. Ondo izan,

    Jaione

  • Gaiarekin zuzenki lotua ez dirudien arren, interesgarria daiteke Ander Goñi izeneko gazteak nola kotatzen duen bere kooperatiba-esperientzia ezagutzea.

  • Mondragoi taldea beti izan da oso itxia informazioarako baina Zuzeu.comen zabaldu den atea merezi du jarraitzea. Ia denon artean lortzen duzuen informazio gehiago gai oso interesgarri – eta garrantzitsua Euskal Herrian – honetaz.