Kongon gaude

Txirrindulariak Kongon. egileen baimenarekin
Txirrindulariak Kongon. egileen baimenarekin

Apollinaire Cibaka Cikongo izena duen apaizarekin ari gara egiten bidaia, Ion Urkijo kameralaria eta Martin Erguin errealizadorea. Lanean ari gara, dokumental bat egiten. Baina ez lanean bakarrik.

Laburra bezain sakona, eta hunkigarria ari zaigu gertatzen bidaia, eta badakigu ez dugula Kongo alde guztietatik ezagutuko: gosea, beharra, ustelkeria, bizitzeko ezintasuna, garraio eza, urik ez… Baina, aldi berean, hemengoak txapeldunak dira irrifarreak erakusten ere.

Harro gara, egoera larrian dagoen herri behartsu hau ezagutzearekin. Euskal Herriko elkartasunaz, Kongoaren sakonean gabiltza.

Begibistakoa da hori hemen: osasungintzan, nekazaritzan, hezkuntzan… goazen leku guztietan ematen dizkigute eskerrak gure herritik jasotako laguntzagatik. Eta, esan bezala, irrifar zabal bat ere bai. Bazterrik bazterrenean ere.

Zer duzu buruan “Kongon gaude”-ri buruz

  • Aupa Martin eta beste guztiok! Zuek bidali kronitxoa egunero eta guk irrikaz jarraituko ditugu. G ere horrela ibiliko ote gaituk hor txirringaz?