Ilusioa pizteko metodo enpirikoa (lan bila dabilenarentzat)

1) Apurtu mobila. Bilatu mailu bat eta eman kolpea. Joan amildegi ertzera eta bota goitik behera tramankulua. (Bizikletatik erori zaitezke bestela, mobila hezur baten eta zoruraren artean harrapatuz. Ondo egin ezkero funtzionatzen du. Zin dagit).

2) Eskuratu mobil berria. Joan dendara eta eskatu doan. Ematen ez badizute mehatxatu beste konpainia batetara aldatzearekin. Ea zortea duzun.

3) Jarri mobil berria martxan. Zenbaki ia denak galdu dituzula ohartuko zara. Ez larritu. Hortxe dago metodo honen sekretua.

Hortik aurrera deia jasotako bakoitzean halako azkura sentituko duzu sabelean, zenbaki ezezaguna ikustean, segundu frakzio txiki baterako, ilusio bola bat hesteetan gora eta behera hasiko zaizu: hauxe izango da nire aukera, hemen elkarrizketa baten aukera…

%99-etan lagunaren ahotsak zapuztuko dizu ilusioa. Muserako beste bat behar dutela, edo zinemarako proposamen bat agian. Baina, besterik ezean… txarra al da arratsaldea lagunekin karta jokoan ematea?!

zenbakiak1

iritzia, lan bila

Ingenierua eta poeta, biak batera. Harrapatu hori!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude