Emakumezkoen balioa

Berdintasuna, by daquella manera, Flickr
Berdintasuna, by daquella manera, Flickr

Europar Batasunean legez kanpokoa omen da sexu arrazoiengatik soldata ezberdintasuna. Baina ez dirudi horrek enpresariei beldurtzen dienik. Soldatak ezberdinak dira eta urtez urte hobetzen ez diren datuak ezagutzen ditugu.

2007ko datuak eman ditu ezagutzera Espainiako Estatistika Insitutu Nazionalak (INE). Urte horretan emakumezkoek, gizonezkoek baino  %25, 6 gutxiago kobratu zutela esan digute. Ezberdintasuna gainera aurreko urtean baino handiagoa omen da. Datuak larriak dira. Baina larritasuna ere galdu dute eguneroko bilakatu baitira, ohitu egin baikara halakoak entzutera.

Diskriminazio horretan sinesten ez duenik bada. Lanpostu beragatik soldatak berdinak baitira, esaten dutenez. Hori ere ez da guztiz egia, baina aitortu behar da zeharkako diskriminazioa dela emakumezkook pairatzen duguna, batik bat. Okerrago ordaindutako lanpostuak lortzeko aukera soilik ematen baitzaigu. Hori horrela, bereizketa horrekin amaitzea zailagoa da, hain zaila ezen, urtez urte egoera ez den hobetzen.

%25,6 gutxiago kobratuko dugu, bai, baina ez dugu gutxiago balio.