Ekainak 30: “Kazetaritzaren etorkizuna: erronka berriak” solasaldia UEUn

cc-by:daquella-manera
cc-by:daquella-manera

(Idoia Torregarai Martija) Galdera horien erantzuna aurkitu guran egingo da “Kazetaritzaren etorkizuna: erroka berriak” solasaldia. UEUren Udako Ikastaroen barruan egingo da mahaingurua, ekainaren 30ean. UEUren Ikastetxe Nagusian izango da, Eibarko Markeskoa jauregian.

Gizartean ematen diren aldaketek unibertsitatean eta formazioan isla zuzena izan behar dute. Udako Euskal Unibertsitateak hein handi baten helburu horri jarraiki egiten du bere lana. Ildo horretan, eta gizarte komunikazioaren alorrean, UEUk aurten Txema Ramirez de la Piscina irakaslearen “Kazetari aditua unibertso digitalean” liburua argitaratu du. Horrez gain, datorren ikasturtean abiatuko den Multimedia Komunikazioa Unibertsitate Masterraren sustatzaileetako bat izan da. Ekainaren 30eko solasaldia gaiaz hausnartzeko beste aukera bat izango da.

Ekitaldia: “Kazetaritzaren etorkizuna: erroka berriak” solasaldia
Lekua: Eibarren, Markeskoa jauregian
Eguna: ekainaren 30a
Ordua: 12:00etan

Parte hartzaileak:
· Julian Beloki (EITBko irratien zuzendari ohia)
· Iñaki Uria (Hamaika Telebistako Zuzendari Nagusia)
· Txema Ramirez de la Piscina (EHUko irakaslea Gizarte eta Komunikazio Zientzien fakultatean)

Sarrera librekoa izango da, baina aistentzia telefonoz baieztatzea eskertuko da, zenbat jende etorriko den jakiteko: (00 34) 943 82 14 26

kazetaritza, udako ikastaroak

Erregistratu gabeko erabiltzaileak dira esteka edo sarrera hauen egileak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude