Cristiano Ronaldo, ondo saldu den produktua

zuzeu.eus-logo7http://www.youtube.com/watch?v=aMnAYNb9CWk

Zer da ogi barra bat? Zer da goizeko egunkaria? Eta Kafea? Eta zure maixuak klasean dioena? Bada produktu hutsa. Kapitalismoan halaxe da dena, eta nola ez, futbola ez da libratzen. Beti entzuten dira kexak, futbola negozioa dela dio jendeak, injustua dela hainbeste kobratzea jokalariek, injustua hainbeste diru “botatzea” pertsona baten zerbitzuak lortzeagatik… Baina gizarteak berak ahalbidetzen duen sistema baten ondorioa da. Hori esaten dutenen erruz da horrela, denon erruz.

Ikusi besterik ez da egin behar atzo bertan Santiago Bernabeu futbol zelaian gertatu zen fenomenoa. Cristiano Ronaldo jokalariaren aurkezpena ikustera 80.000 pertsona joan ziren. Futbol jokalari baten aurkezpenera joan den jende kopuru handienaz ari gara hitz egiten. Batetik harrigarria eta bestetik sintoma oso txar bat. Gure gizartearen gaixotasunaren sintoma.

Real Madrid taldea azken urteetan “gaizki” zebilenez eta Ramon Calderon aurreko presidenteari hauteskundeetan tongo egiten harrapatu ziotenez, salbatzailearen bila joan zen zalegoa. Florentino Perez enpresari ezaguna bozkatu zuten gehiengo zabalez (hautagai bakarra), izan ere, aurretik bera egon zen garaietan Madrilgo taldeak sekulako izena irabazi baitzuen egindako fitxaketekin eta irabazitako tituluekin. Zehazki; Figo Zidane eta Ronaldo bezalako izenak (produktuak) erosi zituen taldea altxatzeko. Eta baita lortu ere, bi liga jarraian irabaziaz Vicente Del Bosque entrenatzaile zelarik. Oraingoan marka guztiak hautsi ditu Kaka(65milioi €) eta Cristiano Ronaldo(94milioi €) erosiaz. Azkenagatik ordaindu dena, inoiz futbolaren historian ordaindu den diru kopuru handiena da, ideia bat egiteko; Athletiken urteko presupuestu osoa bi aldiz edo mileurista baten urte osoko jornala 7833 aldiz. Gainera hori gutxi balitz jokalari portugaldarrak urtean 13 milioi euro gordin irabaziko ditu, alegia ordu bakoitzeko 1504 € gizentzen zaio kontu korrontea. Eta hori noski publizitatean irabazten duena kontuan izan gabe.

Jada adibide graziosoekin gustura gaudenez beste kuriositate bat; gogoratzen duela gutxi ordaintzen amaitu zenuen hipoteka hori, bai 58 urterekin jada, esfortzu handiz gainditzea lortu zenuen aldapa hori? Bada Cristianok aste batean ordainduko luke eta oraindik eguneko menu baterako geratuko litzaioke. Graziosoa ezta? Eta oraindik ere graziosoagoa da, zure bakuak (Banco Santanderrek) eman diola Florentinori erosketa hori burutzeko dirua. Espainiar estatuko gobernuaren eskutik jasotako diru “inyekzio” famatu horiekin lortutako likideziaz gainera. “Yeeeha!”

Ikusteko dago oraindik negozioak funtzionatuko duen ala ez, denborak esango digu. Baina garbi izan, horrelako diru kantitateak mugituko direla futbolean, tipo baten aurkezpena ikustera 80.000 pertsona elkartzen diren bitartean. Eskari-eskaintza printzipioa da lagun!

Ekaitza bainuontzi batean