Bihar, Espainiako ereserkia

rahego.flickr
rahego.flickr

Ia 19.000na sarrera ditu talde bakoitzak, eta asko izango dira sarrerarik batere gabe ere Valentziaraino gerturatuko direnak euren taldeari segika. Nazio bat Selekzio bat eta Una Nació una Selecció ez dira biharko asmatu diren lema berriak. Biharkoa baino lehen eztarri batzuk urratutakoak dira biak ala biak.

Pentsatzekoa da Valentzia aldean ere  ez dela zaratarik faltako bihar gauean. Polizia Nazionala, neurri bereziak hartzen ari da, behintzat. Baina ikusteko dago aurrera egingo ote duen Esait eta Catalunya Acció izeneko plataformek eskatu duten boikotak.

Adierazgarria, halaber, Berria egunkariak eta Vilaweb agerkari digital kataluniarrak, elkarrekin argitaratuko dutela egunkari bat, Valentzian, Euskal Herrian eta Katalunian banatzekoa, katalaneraz eta euskaraz idatzitakoa.

El Mundo egunkariak badaki, antza, galdera honen erantzuna, eta gogora dakartza bere kontakizunean duela 25 urte gertatutakoak ere. Beste garai batzuk ziren, baina ordukoan ere ez zen falta izan liskarrik.

Zer gertatuko da bihar?

Izanak izan, gure Nosfe maiteak lasai egingo du lo, halako koltxoi ederra hilkutxa barruan edukita.

Athletic, Bartzelona, Errege Kopa
ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude