Berrea: Oreinen ugalketa Sorian

Besteak beste, Itsaso Joniarreko uharte greziarretan barrena belaontziz egindako odisea txikia, 3.000 metroko mendiak Piriniotan, urpekaritza Gatako Lurmuturrean, errepide bidezko bidaia Marokon, surfa Lapurdin, bizikleta bidezko ibilbideak… ikusi ahal izango dira bideo hauetan. Webgune berria dagoeneko abian da, eta lehenengo kapitulua ikusgai dago: Berrea, oreinen ugalketa errituala Sorian

Orotara 32 kapitulu grabatu eta editatu dira dagoeneko lehenengo denboraldiari begira. Datozen hilabeteotan argitaratuko dira webgunean, astean behin. Bien bitartean, bigarren denboraldiko kapituluak osatzeko bideo berriak grabatu eta editatze lanetan ari dira.

Bideoetan deskribatzen diren tokien inguruko informazio gehigarria ere argitaratuko da webgunean. Izan ere, bideo guztiek beren mapa izango dute, eta informazio osagarria nahiz argazkiak gertutasun geografikoaren arabera bilatzeko aukera eskainiko du. Erabiltzaileek GPS gailura deskargatu ahal izango dituzte kokapen fitxategiak, eta koordenatuak ere bere sakelako telefonoaren bitartez eskuratu ahal izango dituzte QR kode erraz baten bitartez.

Webgunea bera ez ezik, bidaia bideoblog berri honek sare sozialak ere erabiltzen dtu. Horiek bidaia bitakora gisa funtzionatuko dute. Tokitan.tv abentura batean murgilduta dagoen bitartean, Twitterren kontatuko du ikusten duenaren berri, eta Facebook-en zuzenean argitaratuko ditu argazkiak. Tokitan.tv bidaia aldizkari elektroniko gisa uler daiteke, eta teknologia berriek garranzia nabarmena dute.

Ekoizpen propioa duten bideoez gain, webtb berri honek erabiltzaileen parte hartzea ere sustatu nahi du. Horretarako sortu du “Zuen bideoak” izeneko atala. Bertan jasoko dira erabiltzaileek bidalitako bidaia eta oporren inguruko bideoak.

Bideo guztiak euskaraz aurkezten badira ere, eta bidaien inguruko “mikrodokumentalak” direla kontutan hartuta, beste hizkuntza batzuek ere presentzia nabarmena dute. Kasu horietan guztietan, jatorrizko bertsioan mantenduko dira, baina bideo guztiak euskaraz, ingelesez eta gaztelaniaz azpititulatuko dira. Webgune osoa ere hiru hizkuntzatan dago.

Rodriguezen arabera, “Tokitan.tv-k EZ ditu superheroientzako abenturak proposatzen. Hauek ez dira ‘ezinezkoaren mugan’ dauden erronkak, ‘egingarriaren mugan’ dauden bizipenak baizik. Denon eskura dauden proposamenak dira, baina ez dute zirrara txikiagoa sortzen horregatik. Tokitan.tv denok barruan daramagun esploratzaile txiki horren isla da. Izan ere, bidaia txikiek abentura handiak izkutatzen dituzte”.

Mjc3NQ==

Irudia | Oreina arra zaunka | Haritz Rodriguez | Tokitan.tv | Creative Commons By SA

Kazetaria

2 pentsamendu “Berrea: Oreinen ugalketa Sorian”-ri buruz