Athletic eta Bartzelonako toons-ak

Argazkilaria: Iban Gorriti

Ideia barritzailea da Sport Toons ala ez da ezer asmatu?
Bada, bai. Kirol munduarekin lotutakoaren kustomizatutako proiektuak aurrekaririk ez dauka.

Nola abiatu zineten horretan?
Futbola den moduko pasino batetik hasita lan egitea zen ideia, gazteenekin komunikazio tresna legez. Athletic moduko klub bat oso sustartutako identitate batetik sortua da; beraz, ingurua ezinbestekoa da ulertzeko. Horrela, Bilbo, Gernika edo Bermeoko bazter magikoetan zehar euskal kulturaz jabetzen dira gure protagonista txikiak, trebezia guztiak erabiltzeko prest dira koadrila laguntzeko, horrelako klub historiko baten espirituari erantzunez, eta helarazten dituzten baloreekin.

Futbola, benetako pagotxa…
Bistakoa da batzuentzat horrela dela! Jokalari batzuentzako benetako pagotxa. Baina, beste batzuentzat sarrera maila estandarra sortzen duen lana da. Pasioan da futbola benetan “oso aberatsa”.

Nola hartu dituzte toonsak jokalari eta zaleek?
Harrera benetan ona izan dute. Aurkezpenean Susaetarena lako esamesa dibertigarriak sortu ziren: ‘Hara, peka ere marraztu didate-eta!’ Benetan ikustekoa da erantzuna, eta eskertzekoa ikuspegi oneko arduradunen babesa; Athleticeko marketing zuzendari Etor Gorroñorena, tartean.

Pinpirinak dira jokalariak? Izan duzue kexarik?
Kontrakoa! Panpin bihurtuta ikustea dibertigarria gertatzen zaie. Norbere buruaz barre egiten jakitea garrantzitsua da eta, oraingoz, prest agertu dira denak.

Egongo dira karakterizatzeko errazago diren jokalariak, eta alderantziz…
Egia esan, bai. Aurpegiera nabariekin beti da errazagoa karikatura (aho handia, belarri aldenduak, orrazkera oso berezia…). Aurpegi simetrikoak askoz konplikatuagoak dira, eta toons-ek erretratu joera hartzen dute.

Toonsetarako prozesua zein da?
Dirudiena baino konplexuagoa da. Lehenengo, ilustratzaileak dimentsio bitan egiten du marrazkia, pertsonaien hainbat modelo sortuz. Gero, geometria erabilita, bolumena eman eta eredu bakarra sortuko da, hiru dimentsiotan. Edozein animazio filmen prozesuak dira gerokoak.

Pilota, saskibaloia, txirrindularitza… zabaldu daitezke toonsak?

Noski! Kirol askotan funtzionatu dezaketela deritzogu, eta elkarri lotuta ere joan daitezkeela. Markina-Xemeingo frontoia ere bisitatzen dute gure gazteek, Zesta-puntaren Unibertsitatea. Durangoko Master Jai enpresarekin —telebista ekoizpenean eta pilotaren sustapenean dihardute— ere bagabiltza lanean, batez ere, zestan. Beste kirol batzuei ere zabalduta dago.

Modan dago kirola?
Baliteke geroago eta familia-publiko gehiago erakartzeko gai den ikuskizuna izatea, eta target edo publiko helburua zabaltzeak ikusleen igoera kuantitaboa dakar.

Zer edo nori buruz gurako zenukete horrelako proiektua lantzea?
Balio erantsia daukan hainbat erakunde eta kiroli buruz. Horrelako ezaugarriko proiektuak funtzionatzeko benetan oinarrizkoa emotibitate ‘plus’ hori da. Horregaitik da arrakastatsua Athletic Kluba.

Durangaldeari buruz gehiago jakiteko: www.anboto.org

Athletic, Bartzelona

Abadiñon (Matiena auzoan) jaio nintzen 1981ean. Kazetari legez dihardut Durangaldeko ANBOTO astekarian. Musika dut afizio eta bizio; blues-rocka, batez ere. Hortik aurrerakoak, nikneuk zuzeuri aurrez aurre esatekoak dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude