Asteartea eta 13a

by SergiC
by SergiC

Espainiar estatuan, Grezian eta Hego ameriketako hainbat herrialdetan zorigaiztoko eguna da gaurkoa. Superstizio kontuak dira eta ia denek esango dizute ez dutela halakoetan sinesten. Baina gaur inguruan gertatzen diren gauza txar oro ditxosozko astearte 13 honen errua dela pentsatuko duzu.

 

Hamahiru zenbakia beti lotu izan da ezbeharrarekin. Arrazoi erlijiosoak ditu horrek, Jesukristoren azken afarian hamabi baitziren apostoluak, eta hamahirugarrena, Jesus, hil egin baitzen. Tarotean ere heriotzaren zenbakia da hori.

 

Martes, Marte planetaren izenetik dator. Erdi Aroan, zorigaiztoarekin lotu zuten planeta hori, bere kolore gorriagatik. Odolarekin eta beraz, hondamendiarekin erlazionatzen zuten. Greziako mitologiaren arabera, ere, arrazoi horregatik Marte, gerraren jainkoa da.

 

Hilaren 13ko astearte gaixoek errurik ez badute ere, ea zenbat aldiz entzuten duzun gaur: “Asteartea eta 13a da eta!”.

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.