Aitzakien babesean

bla
Abuztuan irakurri genuen Guatemalako emakume baten ekintza gogoangarria. Udako beroaldi batek bultzata, Bartzelonara bidaiatu zuen Internet bidez ezagututako gizon batekin udako harreman bat bizi asmoz. Oporrak bukatzen ari zitzaizkiola eta, nagusia eta senarra haserretzen hasiko zirenez, bahitua izan zela asmatu zuen. SMS bidez jakinarazi zion hori senarrari eta istorioa entretenigarriagoa egin asmoz, beste emakume batzuekin batera zegoela azaldu zion. Sexu harremanak izatera behartzen zutela, baita ere.

Guatemalako enbaxadatik bahiketa salatu zuten eta poliziak Bartzelonan topatu zuen emakumezkoa. Hark ihes egitea lortu zuela azaldu zuen, baina guztia gezurra zela frogatu zen.

Hain urrutira iritsi gabe egunerokoak ditugu aitzakiak. Batzuetan beharrezko dira, gure akatsengatik, lana, lagunak edo bikotea mantendu nahi badira. Besteetan koldarrak garelako, aurpegia eman ordez nahiago dugulako zerbait asmatu. Batzuentzat irudimen gaindosia bideratzeko modua ere izan liteke. Aitzakiekin, gezurrekin bezalaxe, bizitza interesgarriago bat asmatu dezakegulako.

Sarean lanera ez joateko aitzakien bilduma oparoa topatu dugu. Antza batzuk buruari ere ez diote eragiten. Google-n sartu, “aitzakia” idatzi, eta “enter”. Bihar ez doa lanera.

Lanera berandu heltzea ere ohikoa da, alarma jo eta jo dabilen bitartean begiak ireki ezin dituztenentzat edota bioerritmo pausatua dutenentzat. Ondoezik gaudela, iratzargailuaren pilak gastatu direla edota igogailuan harrapaturik geratu garela, ohiko aitzakiak dira. Badira orijinalagoak ere. Photoshop-eko lehiaketa honetan topatuko dituzue batzuk…

Zein da zuek inoiz erabili duzuen aitzakiarik onena?

aitzakiak

Zer duzu buruan “Aitzakien babesean”-ri buruz

  • Orain ez zait erabilitako aitzakiarik gogora etortzen, baina argi dago eguneroko bizitzan asko erabiltzen ditugula… Biziraupenerako beharrezkoak ote?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude