Soziolinguistika ikastaroak UEUn eta EHUn, uda honetan

ueu-ehu2

Zein hizkuntza hitz egiten du komunikazio gizarteak? (EHUko Uda Ikastaroak. Donostia)

Galdera horren inguruan arituko dira Klusterrak antolatutako ikastaroan aurtengo udan. “Komunikazioaren gizartea”, “aro globala”, “hedabideak”, “nortasunaren eraikuntza” eta “hizkuntzen industria” bezalako hitz gakoen inguruan jardungo dugu hiru egunez, soziolinguistikaren ikuspegitik, nagusitzen ari diren gizarte aldaketei aurrea hartu nahian.

Horregatik euskal gizarteko jarrerak ezagutzea eta etorkizuneko jokaerak irudikatzen saiatuko gara alde batetik. Gaineras kultur identitateen eraikuntzan komunikabideek duten papera aztertuko da (euskara, gaztelania, ingelesa eta besteak) eta, azkenik, munduko joera homogeneizatzaileen aurrean tokian tokiko hizkuntzen lekuaz eztabaidatzea.

Ikastaro honen inguruan Informazio zabalaSoziolinguistika Klusterraren web gunean duzue.

Euskara lan-munduan… lanean! (UEUko Uda Ikastaroak. Baiona)

Baionan izan go den ikastaro honetan, berriz, lan-esparruan euskara indartzeko ahaleginetan nola izan eraginkor aztertuko da. Hiru dira, funtsean, ikastaro honen helburuak:

  1. Lan-munduan euskara sustatzeko abian dauden egitasmoen berri zabaltzea.
  2. Lan-munduan euskara sustatzeko erabilgarri izan daitezkeen diskurtso eta argudioak lantzea.
  3. Lan-munduan euskara sustatzeko egitasmoak hobetzeari begira gauzatzen ari diren proiektuak azaltzea.

Animo, beraz, guztiei eta han elkar ikusiko dugu!