150 urteko kartzela zigorra historiako finantza iruzur handienaren egileari

Madoff, by Clementine Gallot, Flickr
Madoff, by Clementine Gallot, Flickr

Bezero baten hiletan, Madoff alargunarengana hurbildu, besarkatu, eta lasai egoteko esan zion, bere dirua salbu zegoelako. Hori azaltzen zuen eskutitza irakurri du Chinek. “Krimen hau harrigarria da zeharo. 20 urtez luzatu da. Ahalik eta mezurik gogorrena zabaldu behar dugu”, gehitu du. Hain zuzen ere, epaiketa hau, hemendik aurrera etor daitezkeen finantza krimenen aitzindaria eta oinarria izan daiteke. Laster, Robert Allen Stanford epaituko dute texasen, 8.000 milioi dolarretako iruzurra aurrera eraman izana egotzita eta sententzia gogor honek epaiketa horretan eragina izan dezakeela uste da.

Biktimentzat, egun pozgarria izan zen atzokoa eta epailearen erabakia txalo zaparrada batekin hartu zuten. Madoffen abokatuak ordea, biktimek mendeku gogoa zutela azaldu zuen sententziaren berri izan aurretik: “150 urteko zigorra zentzugabea da”. Inbertsiogilea akatsduna izanda ere gizakia dela gogorarazi du abokatuak eta zigorren helbura ez dela mendekua. Badirudi Chin ez dagoela Ira Sorkin abokatuarekin ados.

Iazko abenduan Madoffen iruzurra argitara atera zenean, guztiek galdera bera egin zuten: Non dago dirua? Egiazko erantzuna ordea, ez dute oraindik topatu. Bere familliarentzat 88 milioi dolar gorde zituela esan zuten, baina 50.000 milioirako aldea, handia da. Gainera, kaltetuen dirua berreskuratzearen kostua handia izango litzatekeela dirudi eta errekuperatutakoa oso gutxi izando litzatekeela galdu denarekin alderatuz gero. Hala ere, badirudi behingoz sistemak inbertitzaile txikiei mesede egingo diela eta izatekotan horiek izango direla dirua bueltan ikusiko dutenak. Kaltetuenak, behingoz, aberatsenak izango dira.

Madoffen emaztearengan ere jarri dute arreta komunikabideek, atzo, iruzurra argitara atera zenetik lehen aldiz hitz egin zuen. Komunikatu batean, “sentitzen duela” adierazi du, eta erabat “lotsatuta eta penatuta” dagoela bere senarrak eragindako ezbeharrekin. Hala ere, Madoffek iruzurrarekin lortutako diruaren zati handi bat emaztearen izenean dagoela diote batzuek eta atxilotu aurretik 10 milioi dolar atera zituela jakinarazi zuten komunikabideek. Ruth Madoffek, ordea, ez du ezer esan horri buruz.

Kartzelan 150 urte pasatzeko beldurrik ez baduzue, jakin ezazue, Madoffek berak bakarrik 50.000 milioi dolarretako iruzurra egiteko sistema piramidala bezala ezagutzen den sistema oso erraza jarri zuela martxan. Ponzi sistema bezala ere ezagutzen da izen bereko iruzurgile italiar batek asmatu zuela esaten baitute.

Buenafuenteren programan Leopoldo Abadiak ere esplikatu zuen bere garaian nola lapurtu jendeari bere dirua modu errazean:

http://www.youtube.com/watch?v=yUM7UYp65qc

finantza iruzurra, Madoff, Stanford

Kazetaria

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude