100 metro 9,58 segundutan

Usain Bolt gepardoa? - rich115 cc
Usain Bolt ala gepardoa? - rich115 cc

Kamaleoiak, kolorea alda dezake inguruko gauzena hartu eta harrapakariengandik ihes egiteko. Segundu gutxitan hostoen berde ilunetik, arearen hori idorrera alda dezake azalaren kolorea. Teknika hau bera erabiltzeko gauza dira sepiak itsasoaren sakonean.

Australiako katagorri espezie bati, zuhaitz batetik bestera salto egitean, besoak zabaldu eta azal berezi bat ageri zaio planeatzeko balio diona. Honela lurra zapaltzea ekiditen dute, hainbat suge eta azerirengandik ihes eginaz.

Pozoia ere oso ezaugarri ezaguna da, espezie gutxi batzuek dutena defendatzeko. Suge gorriak esaterako, sekulako pozoi indartsua gordetzen du letaginen goi aldean dituen guruinetan. Hortzaka egin orduko likidoa askatu eta arerioa K.O. uzten du segundu gutxitan.

Matxinsaltoek, Igelek eta kanguroek besteak beste, hanketan sekulako giharrak garatu dituzte. Hauen bitartez sekulako saltoak burutu ditzakete. Haien gorputzaren luzeera hainbat alditan biderkatzen duten distantziako saltoen bidez errazago ihes egiten dute arerioengandik.

Gepardoa ala Usain Bolt? - Astrid Walter cc
Gepardoa ala Usain Bolt? - Astrid Walter cc

Baina guzti honek laguntzen badu ere, animaliei lagungarri zaien ezaugarri garrantzitsuenetariko bat, abiadura da. Abiadurak indarra garai dezake, indarra ezin baita aplikatu urruti dagoen gorputz batengan. Afrikako sabanan aurkitzen da bizkortasunaren erregea, Gepardoa. Makina bat gazelak madarikatu du animalia hau… 120 km/h abidura harrapatzera iritsi daiteke distantzia motzetan. A8 autopistan auto batek gehien harrapatu dezakeen abiadura, ondo entzun duzue. Ez da txantxetarako datua gero.

Gepardoak gepardo, gizakiak atzo bertan apurtu zuen bere marka onena 100 metrotan. Usain Bolt jamaikarrak munduko errekor berria egin baitzuen kronometroa 9,58 segundutan gelditu zuenean. Aho zabalik geratu ziren Berlinera Munduko Atletismo Probak ikustera joan ziren ikusleak. Boltek 37,6 km/hko batazbesteko abiaduran egin zituen 100 metroak. Tyson Gay-en ametsak zapuzturik geratu ziren, bigarren postuarekin konformatu behar izan baitzuen 9,71 segundutan utziaz kronometroa. Asafa Powel berriz hirugarren postuan sailkatu zen kronometroa 9,84 segundutan geldituaz.

Badirudi aro berri bat ari garela bizitzen… abiaduraren aroa. Marka guztiak apurtzen ari da Usain Bolt, eta egon lasai; 21 urte dituela kontuan izanik, oraindik gehiago ikusi beharko baitugu.

http://www.youtube.com/watch?v=j5lGt1QAtBU&annotation_id=annotation_725990&feature=iv

100 metro, abiadura, Asafa Powel, atletismoa, Berlin, korrika, natura, Tyson Gay, Usain Bolt
Oier Aranzabal

ZuZeulari 2009. urtetik. Garoa liburu-dendan lanean. Ekaitza bainuontzi batean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude