100 watio baino gehiagoko bonbilak merkatutik kanpo

Bonbila zahar bat - Barrenetxea cc
Bonbila zahar bat - Barrenetxea cc

Astearte honetan emango da lehen pausua 100 watio baino gehiagoko bonbilak merkatutik kenduz. Honela, gutxinaka, 2012rako errendimendu baxuko bonbila guztiak ezabatu nahi dira, EBk onartutako dekretua beteaz.

2010eko irailaren 2an 75 watio baino gehiagokoak kenduko dituzte eta urte bat beranduago 60 watiotik gorakoak. Guzti honen helburua energia kontsumoa jaistea da, halako bonbilek 4 edo 5 aldiz gehiago kontsumatzen baitute. Europar Batasunaren arabera neurri honekin etxe bakoitzean 50 euro aurreztuko da urtero, Batasun osoari erreparatuz gero aldiz,  5.000 eta 10.000 milioi euro arteko aurrezkia izango da.

Kontsumitzaileok orain halogenoen eta fluoreszente konpaktuen arteko hautua egin beharko dugu. Halogenoek energiaren %25-%50 aurrezten dute, eta fluoreszenteek %75. WWF erakunde ekologistako kideek jada halogenoak ere kendu behako liratekeela esan dute, ez baitute fluoreszente konpaktuek duten errendimendua eta gehiago kontsumatzen baitute.

Dena ez da hain polita

Dena ez da hain polita ez. Neurriak CO2 emisioak gutxituko ditu, kontsumoa jaitsiko du eta fakturak txikituko ditu; baina, bonbila alternatibo hauek oraingoek baino lau aldiz gehiago balio dute. Lehengo bonbilek 0,60 euro inguru balio bazuten, berriek 2 eta 10 euro bitarteko prezioa dute. Honek esan nahi du, azken batean, ezer gutxi aurreratuko dugula.

Gainera bonbila berriek izpi ultramoreak jariatzen dituzte, eta zenbait gaixorentzat kaltegarriak izan litezke. Bestalde, fluoreszenteek merkurio kantitate txiki bat dutenez toxikoak dira. Beraz bada zer hobetu, dena arrosa kolorekoa izan dadin.

Ekaitza bainuontzi batean

Zer duzu buruan “100 watio baino gehiagoko bonbilak merkatutik kanpo”-ri buruz

  • nola da posible zabor organikoa birziklatzeko sei minutuko bidea egin behar izatea, hondakinen pisuari eusten ez dion poltsa zikina helduaz? garesti atera ohi da ekologismoa. mais bon, etxera itzultzean la vie en rose ikusiko badugu… hori bai, eskuak garbitu ondoren.