Asteko Inkesta: Ikasturte berrirako asmoak

Liga jokoan dela-eta, denboraldia amaitzean euskal taldeek izango duten hurrenkeraz itauntzen zuen inkesta itxi dugu.

Galdera bi jardunaldi luzatu badugu ere, denboraldia finen hasi duen taldea, Eibar, bukaeran eskasena izateko hautagaia da zaleen aburuz; eta egun Ligako talderik eskasena den Athletic izango da, paradoxikoki eta aurreikuspenen arabera, hiruretan nagusia. Eta bien artean izango da Erreala.

2016ko Maiatzaren 15ean argituko da ZUZEU-ko irakurlea oker edo zuzen dabilen.

Asteko Inkesta: Ikasturte berrirako asmoakGuztira 87 lagunek hartu du parte inkestan:

Athletic- Real- Eibar  34.48%  (30 votes)
Real – Athletic- Eibar  32.18%  (28 votes)
Eibar- Athletic- Real  13.79%  (12 votes)
Athletic- Eibar- Real  11.49%  (10 votes)
Real- Eibar- Athletic  4.6%  (4 votes)
Eibar- Real – Athletic  3.45%  (3 votes)

.

Asmoak

Futbola alde batera utzita, ikasturte berriari begira zein asmo duzuen galdetzera gatoz orain.

Erretzeari utzi, gaileta gutxiago jan eta elikadura zaindu edo kirola egin; ondo atseden hartzeko asmoz goizago lotaratu; tronpeta jotzeko, argazkilaritzako, egurra lantzeko edo sabel dantza egiteko ikastaro bat egin; beste hizkuntza bat ikasi, nagusiki euskara edo ingelesa; edo beti biharko utzita metatu zaizkizun lanei apurka-apurka eta halako batean ekin!

Zein duzu ikasturte berriari begira asmo nagusia?

.

Ikasturte berrirako asmoak

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Zer duzu buruan “Asteko Inkesta: Ikasturte berrirako asmoak”-ri buruz

  • Ezin da gauza bat baino gehiago aukeratu? :(((
    Hortik bi edo hiru egin beharko nituzke…..