Asteko inkesta: euskal futbol taldeak 2016an

Asteko inkesta: euskal futbol taldeak 2016anHogei egun barru hasiko da Espainiako Futbol Liga Txapelketa. Hiru euskal talde daude lehenengo mailan: Athletic de Bilbao, Real Sociedad de San Sebastián eta Sociedad Deportiva Eibar.

Estraineko partidua Athleticek Bartzelonaren kontra dauka, Realak Deportivoren aurka egin beharko du eta Eibar Granada gainditzen saiatuko da. Gero gerokoak.

Galdetzen duguna erraza da: datorren urteko maiatzean 2015-16 Liga amaitzen den unean, zein hurrenkera izango dute Hegoaldeko euskal futbol taldeek? Zein geratuko da noren aurretik edo atzetik?

Orain lerdokeria bat dirudi galdera honek, baina ederra izango da liga amaitzen den egunean hemen bildutako emaitzei begiratzea.

Beraz, zein da zure irudipena? Ez dizugu zaletasuna galdetzen, talde hau edo hura gehiago maite duzun. Soilik jakin nahi dugu zure iritzi zientifikoaren arabera zein hurrenkeratan geratuko diren talde hauek 2016ko Maiatzaren 15ean.

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.