Joseba Gabilondo, “Globalizazioa, postnazionalismoa eta etnizitatea” (bideoa)

Joseba Gabilondo, “Globalizazioa, postnazionalismoa eta etnizitatea” (bideoa)

“XXI. mendeko abertzaletasunaz” EHUren udako ikastaroan, “Globalizazioa, postnazionalismoa eta etnizitatea” gai hartuta mintzatu zen Joseba Gabilondo, AEBetan bizi den unibertsitateko irakaslea.

 

Azken 40 urteetan ideologia berdinetik edan dugu, baina amaitu zaigu; eta orain zer? Euskal estatua lortzen ez dugu ia ezer konpontzen; estatua ezin da jomuga utopikoa izan. Abiapuntua globalizazioa izan beharko litzateke, eta hor kokatu euskal Estatua. Bestela porrot egingo dugu, hor daude Brexita, Syriza… Porrot horiek dinamika globalei erantzuten die. Aurrena globalizazioa, gero Euskal Herria.

«Euskal populismoaren proposamena Europan ez sartzea izan behar luke, sekulako potentzialitate unibertsala emango liguke, eta eduki utopikoa».

.

IDATZIZKO LABURPENA

.

.

Joseba Gabilondo, “Globalizazioa, postnazionalismoa eta etnizitatea” (bideoa)* ZUZEUk, “XXI. mendeko abertzaletasunaz” ikastaroko antolatzaile izan den aldetik, bertako hitzaldien bideoak zuonganatzeko asmoa du, egunero bat, egitarauaren ordena kronologikoa aintzat hartuta.

.

Bihar: “Ereduak Euskal Herriarentzat (MAHAI INGURUA)

abertzaletasuna, EHU, globalizazioa, jakin, Joseba Gabilondo, udako ikastaroak, XXI. mendea, zuzeu
ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

5 pentsamendu “Joseba Gabilondo, “Globalizazioa, postnazionalismoa eta etnizitatea” (bideoa)”-ri buruz

  • Aurrena Globalizazioa ala lehenago Estatu bilakatu?

    Originaltasun gutxirekin bada ere, gogoan hartzeko diren hainbat puntu ekarri beharko lirateke hona:
    – Bere puritate puroenean kontzeptu interesgarria da Globalizazioarena.
    – Globalizazio deitu, edo Hiperglobalizazio, edo Megaglobalizazio, errealitateak dio dena delako hori merkatuaren eta ekonomia finantzieroen bidaide eta adiskide bilakatu dela lehendabizi. Eta merkatu berrien ezarpen krudelarena jarraian, eta gizakien esplotazioarena, eta naturaren hustiaketarena eta depredazioarena, eta eskubideen zapalkuntzarena, eta babesgabeen suntsiketarena…
    – Ez da hain argi, beraz, “Globalizazioa lehendabizi, gero EH” delako aldarri horrek nora eraman litzakeen edozein Herrik edo Naziok zilegizko dituen burujabe izateko eskubidea eta proiektua.
    – Ondo dakiguna da ez dela oihan honetan irauteko (orain arte eta oraindik, behintzat) Estatuaren alternatiba izan daitekeen forma politikorik.
    – Are gehiago, Historian zehar ez da inoiz izan gaur egun bezainbeste Estatu. Eta hori gutxi bada, bilakaera historikoak berak erakusten du Estatuen kopurua handituz doala eta handitzera doala.
    – Estatuek forma politiko gisa deus gutxi balioko balute eta Globalizazioari emango baliote lehentasuna, zer dela eta Ingalaterrak, Alemaniak, Frantziak, Txinak eta gainerakoek mantendu nahi dute beraiena?
    – Ez ote dira oraindik erakunde potenteak eta kopiatzeko modukoak Estatuak? Politikaren bideratzaile dira, identitateen bultzatzaile edo ezabatzaile, nortasunen konformatzaile, kulturaren moldatzaile, bizitza-kalitatearen arduradun, etorkizuneko proiektuen abiapuntu, biolentziaren monopolizatzaile, etab.
    – Ez ote dira, gehiago edo gutxiago agindu (lasai eztabaida daiteke hori ere), erakunde interesgarriak eta garrantzizkoak dira Estatuak burujabetasunik gabeko Nazioentzat/ Herrientzat/ XXXentzat?

  • Hiltzen Hil 2016-07-14 13:57

    Joseba Gabilondok intelektual eta akademikoen akatsa betetzen du, hots, bere diskurtsoa abstrakzio absurdu batera eramaten du horren ulerpena zaila egin dadin, eta pentsa dezagun: “tipo hau jakintsua behar du, hitz sofistikatu horiek erabiliz”. Dena den baditu zenbait ideia interesgarri.

    Duela bi mende, merkatari eta lukurrero juduek europan indarrean zegoen jainkoaren eta odolaren botere tradizionala kendu eta diruaren boterea ezarri zuten. Masoneriak buruturiko Frantziar Iraultzak hasi zuen ziklo iraultzaile hura, zeinak mende ta piko iraun eta Europa osoan modernitatea inposatu duen, alegia, gizatasunaren kontzepzio abstraktua (giza-eskubideen aitorpena), ateismoa eta materialismoa.

    Orduztik, oligarka merkatari eta finantzieroek agindu dute mendebaldean, ezkutuko erakundeetan antolaturik, gutxitan aurpegia emanez. Mendebaldean burtsa, banketxe, gobernu eta komunikabideetan ezkutuki eraginez; ekialdean, berriz, totalitarismo komunista inposatuz zuzenean. Helburua, bietan, berbera izan da beti: gizateriaren globalizazioa (merkatu-globalizazioa edo proletalgo internazionalismoa, berdin da). Hau da, mundu global bat, gizaki global bat, kultura global bat, ekonomia global bat, botere global bat, gobernu global bat.

    Europar Batasuna pausu bat gehiago da agenda horretan. Dakizuen bezala, Europar Batasuna osatu duten Estatu guztiek euren subiranotasuna galdu dute azken 25 urte hauetan, eta inork aukeratu ez dituen burokrata ezezagunek igortzen dizkiete mandatu eta legeak, inposatuz bai Troika, bai genero agenda edo bai errefuxiatuen etorrera.

    Globalizazioa da Euskal Herriaren eta europar herrien biziraupenaren etsai nagusia. Guk independentziaren bitartez Euskal Herri soberanoa izan nahi dugu, eta ez botere globalera makurturiko herri multikultural bat, nortasun eta kontzientzia zeatzik gabekoa.

    Hori onartua, bada potentzial bat XXI. mendeko Abertzaletasun berri bat konfiguratzeko Globalizazioaren aurkakotasunean. Globalizazioa modernitatearen paradigma den heinean, XXI. mendeko Abertzaletasuna modernitatearen aurkako paradigma izan beharko luke, Tradizionalista orohar.

    Hala, ez dugu asmakizun ideologiko handirik egin behar Abertzaletasun berri horri edukia emateko, badugu-eta oinarrizko erreferentzia argi eta garbi bat: XIX. mendeko Karlismo tradizionalista anti-liberala. Gure herenaitonen pentsakera mende honetara egokitzearekin batera, abertzaletasunari destino berri bat eman diezaiokegu Euskal Herriaren biziraupenaren aldeko borroka eterno honetan.

  • Diskurtsoa abstrakzio absurdu batera eramatea, horren ulerpena zaila egin dadin, eta pentsa dezagun: “tipo/a hau jakintsua behar du, hitz sofistikatu horiek erabiliz”, azken urteotan izurrite bilakatu da euskal pentsalari ohikoenen artean, bai.

  • ZuZeu

    […] Joseba Gabilondo, “Globalizazioa, postnazionalismoa eta etnizitatea” (bideoa) […]

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude