Idurre Eskisabel, “Abertzaletasunarekin, zer?” (Bideoa)

Idurre Eskisabel, Abertzaletasunarekin, zer

Idurre Eskisabel Larrañaga kazetaria eta antropologoak,“XXI. mendeko abertzaletasunaz” EHUren udako ikastaroan, Abertzaletasunarekin zer? galdera hartu du ahotan.

 “Herri identitatearen aldarrikapena egitearen alde nago, edo borroka eraldatzailetan oso kontuan hartzearen alde”.

“Behar dugu nolabaiteko herri identitatearen aldarrikapena independentista garenok, tresna hori landu XXI. mendean ere baliagarri izan dakigun. Horretarako, abertzaletasunak berak historian zehar egin dituen ekarpenak berrikusi eta zer aprobetxa dezakegun eta zer ez aztertzea proposatzen dut”.

Joseba Sarrionandiak asabiya deitzen dio herriek beraien izatea osatzeko argamasari `Moroak gara lainopean´ liburuan, eta euskara da gure asabiya”.

“Abertzaletasunak egin du lehen ere gutasunaren lanketa, eta gutasunak badu indarrik. Amaiur mito fundatzaile berri bat beharko genuke, emakumeena, prekarioena eta euskaldunena. Demokratizazioan eta justizia sozialean sakonduko duena”.

.

IDATZIZKO LABURPENA

.

.

Idurre Eskisabel, " Abertzaletasunarekin, zer? "* ZUZEUk, “XXI. mendeko abertzaletasunaz” ikastaroko antolatzaile izan den aldetik, bertako hitzaldien bideoak zuonganatzeko asmoa du, egunero bat, egitarauaren ordena kronologikoa aintzat hartuta.

.

Bihar:

ARNALDO OTEGI

Idurre Eskisabel, Abertzaletasunarekin, zer?
abertzaletasuna, EHU, Idurre Eskisabel, jakin, udako ikastaroa, XXI. mendea, zuzeu
ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Zer duzu buruan “Idurre Eskisabel, “Abertzaletasunarekin, zer?” (Bideoa)”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude