Normala izatearen anormaltasuna

Normala izatearen anormaltasunaAzken aldian, zoritxarrez, askotan sentitu naiz ezberdina nik egiten ditudan gauzekin erlazionatuta (eta ez zentzu onean, ezberdina izatea harrotzeko moduko zerbait dela uste dudan arren). Adibiderik garbiena, duela aste batzuk hasi nuen dieta makrobiotikoarekin. Jende askorentzat, oraindik erabat ezezaguna den zerbait da; ezezaguna=beldurgarria.

Esan bezala, lagunek eta inguruko askok ikusi naute otorduren batean edo bestean, nire termoa altzoan, arroz integrala edo artatxikia jaten. Askotan, begirada huts batekin nahikoa da albokoa baztertzeko, beste batzuetan hitzak. Zer da jaten duzun hori? Txitxareak dirudite! Eta atzetik: nire etxean dieta egin behar dugunean gauza normalak jaten ditugu.

Hori ere entzun egin behar! Normalak. Zer da bada normala izatea? Dieta batean oinarrizko jaki moduan entsalada jatea da normala izatea? Gizarte kapitalistari jarraitzea da normala izatea? Zure printzipioen aurka joatea da normala izatea? Sentitzen dut (beno, ez dut sentitzen), baina ez da horrela.

Ziur aski Euskal Herrian jende gutxik jakingo du zer den Shiitake-a, eta ondorioz ez da “normala” izango hori jatea. Zoaz Japonera, eta galdetu bertan! Seguru nago han “normala” dela!

Dena lekuaren eta ohituren menpe dago, eta dirudienez, normaltasuna ere bai. Eta zer gertatzen da Euskal Herrian bizi den batek jaki txinatarrak jaten baditu eta musulmanen erlijioa jarraitzen badu? Jada ez al da normala? Edo zer gertatzen da New Yorken bizi den amerikar bat gure kulturarekin interesatzen hasten bada, baina aldi berean nigeriarren moduan gosaltzen badu? Betiko bidetik irtengo da, ezta? Eta hori ez zaio gizarteari komeni, ez noski!

Bada, esan beharra dago gizartea GAIXO dagoela, OSO GAIXO, eta gainera oso GALDUTA. Agian, normaltasuna eta anormaltasuna alde batera utzi, eta ERRESPETUA landuko bagenu, gauzak hobeto joango lirateke. Agian.

Sentipenak borborka, hitzak borborka. // Emakumearen kurbarik ederrena, bere irribarrea da. EGIN IRRI!

6 pentsamendu “Normala izatearen anormaltasuna”-ri buruz

  • Latza Maddi. Beharrezko hausnarketa (a)normaltasunaz, eskerrik asko!

  • Edarra Maddi. Milesker normaltasun anormal honen mugak gainditzearren beste behin.

  • Beste gauza askorekin ere gertatzen da. Nik esaterako, karatean hasi nintzenean entzun behar izan nituen: auskalo ze jende klaserekin elkartzen zaren hor, badira hori baino arte martzial hobeak eta abar. Nik uste funtsean, zerbait desberdina egiten duen horri punta ateratzen ibiltzen dela jendea, mediokritatean itota bizi direnek larrutu egiten dutela gauzak beste era batean egin nahi dituen jendea, hain zuzen ere horregatik, mediokritatetik burua ateratzen saiatzeagatik. Bide batez, nik ere ezagutzen dut Shiitakea eta gustukoa dut, gauza “normalak” ere jaten ditudan arren.

    • Maddi Etxeberria 2014-10-23 10:56

      Zoritxarrez, gizarteak ez du oraindik onartu denek ez dutela zertan gauza berdina egin. Baina alferrik dugu denok klon bihurtzea, “aniztasuna” behar dugun gizarte batean. Norberak bere errespetarazten jarraituz gero, zerbait lortuko dugula uste dut!