Juan Jose Ibarretxeren hitzaldia 5 titularretan #IbarretxeMas

[#IbarretxeMas] Juan Jose Ibarretxeren hitzaldia 5 titularretan

Ba ote Juan Jose Ibarretxe baino lehendakari errespetatuago eta mirestuagorik? Dena dela ere, Kursaalean argi utzi du bera orain akademiaren parte dela. “Politikari dagokionez, ni jurasikoa naiz”, esan du publikoaren barreak piztuz. “Ez dut inoiz eskolarik eman 1800 ikasleren aurrean”. Hona hemen bere hitzaldian zehar azpimarratu ditugun 5 titularrak.

[#IbarretxeMas] Juan Jose Ibarretxeren hitzaldia 5 titularretan

Juan Jose Ibarretxe:

1- “Lehen eta bigarren indarra Eusko Legebiltzarrean. Nafarroan eta Iruñean ere nagusi. Iparraldean erakunde ofizial bat sortu da lehenengo aldiz. Probesten ari gara egoera? Eta denontzat doa galdera, inor ez da libratzen.”

2- “Erabakitze eskubidea ez da independentiston tresna bat. Munduan egin den bi lekutan ez du independentziak irabazi”.

3- “Prozesuak porrot egiten badu, euskal herrian eta katalunian egingo du, ez Madrilen eta ez Bruselan. Gure ordez ez du inork lan egingo”.

4- Erabakitze eskubidea kanpo basea. Kanpamento basea. Autodeterminazioa, kontzeptu limitatibo gisa, gainditzeko egin genuen geure.

5- Elkarrekin edo jai daukagu. Ezin gara alderdiak elkarren aurka ibili.

[#IbarretxeMas] Juan Jose Ibarretxeren hitzaldia 5 titularretan

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

8 pentsamendu “Juan Jose Ibarretxeren hitzaldia 5 titularretan #IbarretxeMas”-ri buruz

  • Joder, onartu du behingoz!! “Erabakitzeko eskubide” delako horrek porrotera garamatza!!

  • Mark Adagero 2017-02-23 10:57

    Agerraldi kafkiano samarra. Espainia gainetik kendu behar dugu ESPAÑOLEZ biziz?
    Ekitaldia ESPAÑOLEZ egin zen goitik behera, euskaldunak (eta bertaratutako katalanak) bazterrera utziz, ohi bezala. Nola izendatuko dugu balizko Estatu berria?
    Espainia txikia? Nortespaña? Vayasemanita Country?

  • Kafkianoa da ikustea bi lehendakari frakasatuk bide oker bati egindako laudorio erabat funtsgabea. Kontraesanez betea diotena, Madrilek ez duela amore emango eta ezta akordiorik ere eta irabaziko dutela. Nola?

    • Urkulluk eta Ortuzarrek aurkitu dute konponbidea: ezin baduzu aurkaria garaitu, jar zaitez bere zerbitzura!

  • Argi eta garbi:
    “Erabakitze eskubidea ez da independentiston tresna bat. Munduan egin den bi lekutan ez du independentziak irabazi”.

  • Herri hau askea ez bada, merezi ez duelako da. Elkarri mokoka ibiltzea eta herkidea arbuiatzea lehenesten duen kirten herri bat besterik ez gara. Orain artean idatzi diren iruzkinak ikustea besterik ez dago horretaz jabetzeko.
    Asteazkenekoaz zerbait nabarmentzekotan, bertaratuen artean “famili” politiko ezberdineko jendea elkarrekin ikusi ahal izan genuela da, herri ikuspegia lehenetsiz, ezberdintasunak bigarren maila batean utzita. Baina herri hontan, Arzalluzen hitzak erabiliz, mitxelin asko daukagu, kolore askotako mitxelinak.
    Bateko eta besteko abertzaleak elkartu eta kaxkarinkeriei muga jartzeko modua bilatzen ez badugu, alferrik ariko gara Espainia eta Frantziari aurre egiten.

    • Abertzaleak elkartzeko modu egokiena ez da, inolaz ere, bi lotsagabe hauei mikrofonoa jartzea betiko lerdokeriak isurtzen uzteko.
      Askatasun nazionalaren aldeko estrategia serio batek soilik elkartu ditzake abertzaleak eta horrek ez du zerikusirik espainiar sistema “autonomikoaren” subproduktu bi hauekin.
      Mesedez; Ibarretxek erabakitzeko eskubidearen iruzurra bultzatu zuen, frakasatu zuen eta etsaiaren aurrean (gure etsaiaren aurrean, berea seguraski ez) sekulako erridikulua egin ondoren oporretara joan zen EEBBetara.
      Ez digute ba barre egingo espainiarrek?
      Zuek segi betiko matrakarekin, baina batzuk aspaldi nazkatu gara hainbeste txorakeriarekin.

  • Egia da, Ibarretxek frakasatu zuen eta Masek ere bai. Kontuan izan dezagun Kataluniako ezker abertzalearen baliokidea CUPek garbitu zuela Mas. Eta honek bere partidoa garbitu du. Herri honetan mitxelinak kentzen hasten bagara orduan ikusiko dugu zuen askatasun nazionalaren flakezia.