Espainiar progresiak Egunkariari txistu egin zionekoa

Espainiar progresiak Egunkariari txistu egin zionekoa

Gaur 14 urte bete dira Euskaldunon Egunkaria indarrez itxi zutenetik.

Hilabete geroago, Fermin Muguruzak sari bat jaso zuen Espainian; baita txistu zaparrada ederra ere, saria itxitako egunkariari eskaintzera ausartu zelako.

Orduko bideoa ezaguna da oso, baina lantzean behin merezi du akordura ekartzea.

2003ko apirilaren 10ean jazo zen kontua, VII. Premios de la Música zirelakoen galan, Campo de las Naciones kongresu jauregian, Madrilen.

Amaral bikotea izan zen sari gehien erdietsi zuen taldea, eta Fermin Muguruzak Euskal Kanturik Onenari saria eskuratu zuen, “In-Komunikazioa” abestiagatik, berarekin batera izendatuak zeuden Amaia Zubiria eta Benito Lertxundiren aurretik.

Espainiar progresiak Egunkariari txistu egin zionekoaGalak iraun bitartean, garaiko kroniken arabera, etengabeak izan ziren gerraren aurkako mezuak -Irak inbaditu berri zuten-, eta beste hainbat aldarrikapen, “txapapotearen, terrorismoaren eta diktaduren kontrakoak”. Pentsa, Ohorezko Saria jaso zuen Miguel Riosek “Insurrección” kantatu zuen Manolo Garciarekin batera -Canal+ telebistak zuzenean emititu zuen gala-, eta Paloma Berganzak, Pablo Carrá eta Horacio Icasto Triorekin batera, Boris Vianek 1954an idatzitako “Le Déserteur”, kantu antimilitarista ezaguna.

Giro horretan, aretoa artistez betea zegoela, espainiar ezkerreko progresiaz nagusiki, saria jaso eta ziztu bizian hurreratu zen Muguruza mikrofonora, aldean Egunkaria aurrera! tiserta zuela. Entzuleria adi izan zuen komunikabide bat itxi izana salatzen hasi zenean, urrunekoren bati buruz arituko zelakoan, Muguruzak “euskaraz genuen bakarra” esan eta Euskaldunon Egunkariari buruz hitz egiten ari zela ohartu eta kalapitaka hasi ziren arte. El Mundo egunkariak biharamuneko kronikan jaso zuen gertakaria.

Jakin gura genuke hamalau urte hauetan haietako bateren bat damutu ote den orduko hartan izandako erreakzioaz.

 

Espainiar progresiak Egunkariari txistu egin zionekoa

Zer duzu buruan “Espainiar progresiak Egunkariari txistu egin zionekoa”-ri buruz