Jon Sarasua eraso sexualen aferan, Joxe Arregiren pareko iritzia?

Jon Sarasua eraso sexualen aferan, Joxe Arregiren pareko iritzia?

Jon Sarasua eraso sexualen aferan, Joxe Arregiren pareko iritzia?
Argazkia: Garoa.

Sare sozialetan eragin handia izan duen joan den asteko Ur Handitan saioan baino lehen, Jon Sarasuak ere hartu zuen ahotan gizartea asaldatu duten abusu sexualen afera, otsailaren 3an Euskadi Irratiko Faktorian. Bertan esanak oharkabean pasa zitzaizkigun askori, atzora arte.

Goian duzuen txioarekin bueltatu gaitu Sarasuaren hitzetara Ana Isabel Moralesek, eta besteak beste Joxe Arregiren hitzek bezala, hautsak harrotu dituzte aretxabaletarrak esanek ere.

.

Hain larriak al dira Jon Sarasuaren abusu sexualei buruzko adierazpenak, horrenbeste erantzun jasotzeko? Epai ezazu zuk zeuk:

Sarasua, “azken boladan hizpide izan ditugun pederastiari lotutako albiste horiei tiraka” datorrela dio Maite Artolak sarreran, eta irakasleak berak onartzen du “puntu batzuk galtzea edo arriskatzea” tokatzen zaiola, “kontrakorrontera” -behin eta berriro darabilen hitza- egindako gogoeta batzuk sortu zaizkiola-eta.

“Gertu samar ukitu” duten bi kasu aipatuta hasten da Sarasua, eta “orohar helduak eta haurrak estuki lotzen diren dentsitate handiko guneetan kasu asko” egongo direla iritzita, hausnarketa “arantzatsu” bati heltzen dio.

 

Argitaratzea: «Gai arantzatsua da; horrelakoek merezi duten argitaratzearen tamaina, bai gertatu den unean eta handik urte askotara ere zenbateraino ibili behar den…».

“Gai konplexua da. Munduko klase pribilegiatua gara eta iruditzen zait badugula, azkenaldian oso sensible gaudela gizarte bezala biktimekiko, gero eta moralistago, morbosoago, sutsuago gaude biktimekin telebistak gidari ditugula. Badugu sentsibilitate berri bat, nik uste alde batetik ona. Biktima zapalduari hainbesteko garrantzia emateak badu tradizio on bat; neurri batean hau da Nietzschek salatzen ziona kristautasunari. kristautasuna bada nolabait, biktimetatik mundua pentsatzen duen, Jainkoa pentsatzen duen, gurutzetik errealitatea pentsatzen duen zera bat, eta Nietzschek salatzen zuen ez ote zen ahulen, ezinduen eta biktimen konspirazio bezala indartsuen kontra. Berak hori negatibo ikusten zuen. Nik uste matriz hori dutela gaur egun ezkerreko, feminismo eta… askoren zera, biktimatik pentsatzea. Alde batetik zera positiboa ikusten diot baina… iruditzen zait beti ere nagusitzen dela halako giro bat, bereziki mediatikoki gidatua edo lagundua, hau da, bikitimekiko atxikimendua exaltatu, errudunak izendatu eta egurtu, eta gu lasai gelditu. Badago holako eskema bat, eta ez dakit, nik uste dut tradiziorik sakonenak eta humanizazio zalantzati batek begiratu konplexuagora gonbidatzen gaituela honetan ere. Hasteko, orientazio sexuala bera, haurrekiko bulkada…”.

.

Erlatibizatzea: «Larritasuna ez dut zalantzan jartzen, orain, mailak daude. Erlatibizatzea ez da zerbait gutxiestea, baizik eta erlazioan jartzea muturreko bat eta tiro bat, esku sartze bat edo…».

“Kontrakorrontean hitz egiteagatik… enpatiaren %2 gorde nahi nuke bulkada horren kontra borrokan dabilenarekiko. `Gizakiaren ezer ez zait arrotza´, asko gustatzen zait esaldi hori. Badago desproportzio bat, hainbeste bonbo eman zaion kasua [Kakuxena] eta nik kontatu ditudanak, oso antzekoak izan daitezkeenak (…) beste muturrean dago portada guztiak betetzea antzerako istorio batekin. Nik uste hemen bi gauza daudela; hedabideen joera, morboa eta guzti hori, justiziaren garante berri izateko hedabideek hartu duten papera; eta bestetik elizari bereziki eman nahi zaion egurra, eta hau igual gai zabalagoa da, gaur egun elizarekin sartuz gero beti irabazle ateratzen zarela. Beharbada eskape balbula bat badela gure gizartean, mamut zauritu bat jotzeko erraza dena. Uste dut gai sakona dela, zalantzak ditut eta beste egun baterako. Baina uste dut estatistika kontua dela nagusiki, hau da, elizan kasuak egongo dira, eta ikastoletan, eta udalekuetan, eta gimnasia klaseetan, eta ez bana, dozenaka izango direla uste dut, eta gaia uste nuena baino… zabalagoa eta bihurriagoa dela”.

.

* Kasu! Irratiko solasaldi osoa hamabost minutu ingurukoa da, eta bertatik bi atal moztu eta idatziz aurkeztu dizkizugunez, iritzi sendo bat egiteko oso-osorik entzutea merezi dizulakoan gaude. 

Jon Sarasua eraso sexualen aferan

5 pentsamendu “Jon Sarasua eraso sexualen aferan, Joxe Arregiren pareko iritzia?”-ri buruz

  • Ulertzen dut Sarasuari egiten zaizkion kritikak, baina alde batera, eskertzekoa da bere irirtzi eztabaidagarria hain era gardenean azaltzea. Nolabait esateko, ni ere kolokan jarri nau udalekuan gertatu zen kasuak: nola jokatuko nuen neronek han egon banintz?
    Seguru asko gehiegikeriaren egilea salatuko nuen, beltz ala zuri baikaude ohituta, baina orain zalantzak dituk Sarasuak eta lagunek hartutako bidea ez ote zen hobea. Gogoetarako, behintzat, balio izan dit Jonek esandako guztiak.

  • Amonamantangorri 2017-02-21 02:25

    Sarasuak esan nahi baldin badu lintxamendu mediatikoaren kontra dagoela, delitua edozein dela ere, konforme. Erabat.

    Baina hau ez dut onartzen:

    “Baina uste dut estatistika kontua dela nagusiki, hau da, elizan kasuak egongo dira, eta ikastoletan, eta udalekuetan, eta gimnasia klaseetan, eta ez bana, dozenaka izango direla uste dut, eta gaia uste nuena baino… zabalagoa eta bihurriagoa dela”.

    Argudio ustela, Elizan edonon bezainbeste sexu-abusu kasu gerta litezkeela, eta abar…

    Horixe izan da niretzat beldurgarriena: Elizan bazekitela.

    Harrapatzen badute ikastolako gimnasia irakasle bat dutxetan begira edo udaleku (laiko) bateko begirale bat ume bati eskua sartzen, nahiz eta salaketa formalik ez egon, pertsona hori markatua eta baztertua dago betirako, batez ere lankideek jakiten badute.

    Horrelako kasuetan ez da omertá siniestrorik agintzen langile eta gurasoen artean, ez behintzat eskola publikoetan.

    Sexu-jazarpen kasu baten aurrean ixiltasun legea ezartzea, korporatibismo zurruna aplikatzea, badirudi bestelako erakundeetan gertatu izan dela, esate baterako ejerzitoan, eta baita ere ELIZAN.

    1994an, Scout udaleku kristau batean, gauez, mutiko bat garraxika atera da kanpaindendatik, begirale apaiz bat masturbatzen ari zen bitartean hankartea ukitzen ari zitzaiola esaka.

    Apaizaren lagun eta lankideen jarrera: gurasoekin hitz egin salaketarik jar ez dezaten konbentzitzeko, “mutikoaren hobebeharrez”. Begirale apaizak ardura postuak izaten segitzen du scout erakundean, haurrekin lan egiten darrai, eta telebistan ateratzen da progre itxurak egiten, inork ere txintik esan gabe…

    Hori siniestroa iruditzen zait, osotara.

    • Hiltzen Hil 2017-02-21 16:43

      Zenbait eskolatan eta pribatuak diren erakunde eta zerbitzu askotan ezkutatu egiten dira e halako gertaera ilunak, eta, nola ez, alderdi politikoetan ere. Negozioaren izen ona gainezartzen da haurren ongizatearen defentsaren gainetik. Elizaren jarrera korporatibista kasu hauen aurrean ez da salbuespena.