Heidiren aita hil da

Heidiren aita hil da

Heidiren aita hil daHisao Okawa japoniarra, Heidi marrazki bizidun telesailaren sortzailea, 88 urterekin zendu da. Ez naiz gezurretan hasiko, ezin dizuet esan albisteak ikaragarrizko kolpea eman didanik; izan ere ez bainuen jakingo orain arte bizirik zen ala ez baieztatzen. Baina berria jasotzean Heidiz oroitu naiz, bereziki, eta halako ukitu triste bat nabaritu dut barruan, urruna, bai, baina azaleratu zait. Haurtzaroaren oroimina edo…

Abestiaren doinua denok dakigu, eta letra gehienek, baina ez dago gaizki gogoraraztea.

Umetan zoriontsuagoa eta axolagabeagoa nintzen, zuek denok bezala. Orain ezin diot Heidiren gorri eta hori kolore konbinazioari begiak txilotu gabe begiratu; arropa zintzilikatzen dudanean ere janzki berean ez ditut matxarda gorri eta horiak nahasten.

Askok ikusiko genituen marrazki hauek, eta betidanik izan dut zalantza hasierako abestian gertatzen den mirakulu ulertezin batekin. Non zegoen lotuta inoizko kulunkaririk handiena? Beti ibili naiz kontu horrekin bueltaka. Gaur, Okawaren heriotzaren berri izan, eta abestiaren bila jo dut zuzenean; eta hainbeste urteren ostean, erantzuna aurkitu dudalakoan nago. Heidik, abestian bertan erakusten zigun hodeiak solidoak direla; hor egon da erantzuna, begi bistan, urtetan, eta ez naiz gaur arte ohartu. Kulunka hodeiei lotuta zegoen. Hodeiak solidoak izateak, beraz, bi gauza azaltzen ditu: bata, esandakoa; bigarrena, galiarren zerua beren buru gainera erortzeko zeukaten beldur guztiz justifikatua.

Heidiren aita hil da

Zer duzu buruan “Heidiren aita hil da”-ri buruz