Eta hemen bizi diren pakistandar jatorriko herritarrek egingo balute…

AEB-etako Boisen Jaialdi2015 bukatu berri den honetan, azpian duzuen irakurgaia jaso eta geureganatu dugu Amelia Barquín irakaslearen Kinka blog beti interesgarritik. Idahoko euskaldunen kultur erakustaldia aitzakia hartuta, etorkinez, kultur aniztasunaz eta bestez egiten du berba.

 

Boise-Gasteiz-Islamabad.

Eta hemen bizi diren pakistandar jatorriko herritarrek egingo balute euskal jatorrikoek Boisen (Idahon) egiten dutena?

.

Egun hauetan Boise da hizpide euskal hedabideetan. Harrotasunez, miresmenez, hunkiduraz… ikusten dugu Idahoko hiriburuan euskal jatorriko komunitateak nola eusten dion bere arbasoen kulturari: euskal dantzari, folkloreari, ohitura batzuei… Euskara ez da lehenengo planoan agertzen baina presente dago; izan ere, ikastolak ere (3-6 urtekoentzat) eraikin berria estreinatu du. Ez da soilik bihotzean sentitzen den identitate bat, modu publiko eta partekatuan adierazten den identitatea baizik. Euskal dantza da ziur aski alderdirik ikusgarriena: ehundaka lagun ikusten dugu akatsgabe jantzita, dantza egiteko prest, jaialdi ederrean. Are Urkullu lehendakaria eta beste polikari batzuk hurbildu dira egun hauetan hango ospakizunetan parte hartzeko.

Galdera. Eta hemen bizi diren pakistandar jatorriko herritarrek egingo balute euskal jatorrikoek Boisen egiten dutena? Pakistandar edo aljeriar edo errumaniar jatorrikoek, berdin dio. Gasteizen edo Bilbon, adibidez. Haien tradizioak bizitzen eta –hori ere bai– ikustarazten, euskal jatorrikoek Boisen egiten duten bezala: trajeak, dantzak, herri kirolak, gastronomia, hizkuntza… Ez arratsalde bateko jarduera batean, baizik eta jotake egun batzuetan zehar (eta urte osoan zehar, modu askotara). Eta Pakistaneko presidentea, demagun, hona etorriko balitz, beste politikari batzuekin batera, pakistandar taldeekin biltzera, pakistandar ikurrak matentzen eta sendotzen animatzera eta deklarazio batzuk egitera?

Zein sentimendu adieraziko lirateke hemen herritar autoktonoen artean? Entzungo litzateke agian “ez dira integratzen” edo “ez dute integratu nahi” bezalako esaldirik? Iritizi negatiboa eta mesfidantzaz gain, arrisku sentsazioa ere adieraziko litzateke kalean, “gure kultura ikasi beharrean haien kultura inposatzen digute” esaldiaren bidez adibidez?

“Baina Boisekoa eta hemengoa desberdinak dira” esango du baten batek. Hori dioenak Boiseko euskaldunak “gureak” direla azaldu dezake eta hemengo pakistandar jatorrikoak, berriz, ez. Guk han egiten badugu, primeran; haiek hemen egiten badute… Lehenengoa miresgarria da; bigarrena, zer da?

Bale, eta aurreko argudioa (dialektikoki –moralki? – apur bat eskasa dena) albo batera utzita, benetan zein desberdintasun ikusten duzu zuk bi egoeren artean?

 

* Testuari, eta txantxa modura, geuk gehitu diogu argazkia:

“Pakistandarrak cricket garaipen bat ospatzen Andre Maria Zuriaren plazan”.

Eta hemen bizi diren pakistandar jatorriko herritarrek egingo balute...

artikulu interesgarriak ...

16 pentsamendu “Eta hemen bizi diren pakistandar jatorriko herritarrek egingo balute…”-ri buruz

  • Ameriketako Estatu Batuak atzerritarrek sortu zuten eta herrialdearen eraketan euskaldunak ere tartean izan zirenez, begi onez ikusten dut nazioarteko euskal kulturaren jaia Boisen egitea. Jaso ezazu nire agurra.

  • … gurea, tamalez, hizkuntza, eta bide batez, kultura (hizkuntza delako kulturaren bizkarrezurra) gutxitua da gaur. Bere eremu propioan arnasari ezin eutsirik, itolarrian bizi dena oraindik, irauteko zailtasun larriak dituena, asimilatua, edo irentsia izatetik batere salbu ez dagoena. Beraz… nola ez gara ba poztuko, gure zuhaitz honetatik, haizeak eramanda han edo hemen haziren batzuk erne, eta sustraitu badira? Etorkinek, eurek ere, nahi dutenek behintzat, badakite nora etorri diren, eta zein den egoera. Hortik aurrera, elkar errespetatzea, eta zubiak eraikitzea da egin beharrekoa. Beste kultura batean errotzeak, ez du esan nahi jatorrizkoari uko egin behar zaionik, aitzitik, biei eutsiz gero, kolorez zipriztinduko dituzu, bai zure bizitza, eta baita ere ingurukoena…

  • .”..benetan zein desberdintasun ikusten duzu zuk bi egoeren artean?”
    Okupazioa.

  • Ezberdintasun asko. Baina gutxi batzuk aipatzearren:

    1) Independentzia vs. autonomia.
    2) Kultura/Hizkuntza gutxitua vs. hegemonikoa (zein bere “jatorrizko” lurraldean).
    3) AEBen iragana (gurekiko) vs. gurea (pakistandar edo bestelako kanpotarrekiko).

    Errazago konpara liteke EHra etorritako extremeñoen kasuarekin (hizkuntza alde batera utzirik, haiena baita hegemonikoa hemen ere). Ugariak ditugu haien elkarteak, ospakizunak, kultur/gastronomi eta abarren erakustaldiak… Eta niri primeran iruditzen zait.
    Hizkuntzari helduz, ordea, extremeñoek eta pakistandarrek (eta oro har etorkin gehienek) badute haien artean puntu komunik: ez dira euskalduntzen. Boisekoak, ordea, gehienak n-garren belaunaldiko “euskaldunak” dira, batzuk hizkuntza gorde dutenak, gehienek euskaraz ez dakitenak eta erabat estatubatuartu direnak, hizkuntzaz nahiz kulturaz. Folklorea bai, ondo gorde dute.
    Jakina, ez naiz etorkinei/atzerriratuei errua botatzen ari, hegemonia kontua da…
    Uste dut badirela adibide aproposagoak etorkinen kontrako jarrerak salatzeko, inolaz ere pareka ezingo litzatekeen irudimenezko egoera bat asmatzen hastea baino…

    Orain, Pakistango, Senegalgo, Ukrainako, Txinako nahiz beste edozein herrialde edo kulturatako etorkin talde batek beren kultur ondarea eta erroak ospatu eta erakutsi nahi balu Boiseko moduko festa bat antolatuaz, bejondeiela; apuntatuko nintzateke.

  • Gari Garaialde 2015-08-05 18:24

    Ona!!

  • Aizue, proposamen bat: “Inkestatxoa: Liga amaitzean euskal taldeek izango duten hurrenkera” atal horretan, emandako aukeren artean, bataren falta nabaritzen det: “Me la pela” hain zuzen ere. Potrotaraino futbolaz, herriaren opioa, ia nazka ematen duena.

  • Euskaldun bat 2015-08-05 21:41

    Orain pakistandarren festei buruz izango genukeen jarrerari buruz galdezka. Probokazio bidez irakurleak lortu nahi dituen postabertzalismo garai berri honetako artikulu xelebre bat. Xelebrekeriak botatzen hasiz gero hona hemen beste bat: “Eta Madriden bizi den euskal komunitateak aste batez Puerta del Sol-en euskal festa antolatuko balu eta udaletxeari eskatu festak iraun bitartean balkoian ikurriña jartzeko…”.

  • Euskaldun bat 2015-08-05 21:51

    kasteianoekin nahiko burukomin badut dagoeneko pakistandarrei buruz pentsatzen hasi baino. Pakistandarra, txarrenean ere kasteianoa baino belar gaiztoagoa ez da izango behintzat.

  • Noski euskaldunak pakistandarrak bezain ongi etorriak izango zirela. Lehen euskaldunak kolokoak ziren, gaur egungo inglesez mintzo diren AEBko populazio gehiena bezela. Pakistandarrak ere kolonoak izango ziren. Bertan natibo bakarrak natiboak dira noski.

    Zeren lehenik eta behin antinaturalena da bertan ingelesez hitzegitea da. Logikoena ketxuaz edo nadenez hitzegitea litzateke lehenik eta bigarrenez alemaniera, kolono gehienek hitzegiten zuten hizkuntza konstituzioa sortu zenean.

    AEBko kolonizazio eta konkista onartzen duzuenok onartu beharko duzue duzue gure genozidio eta konkista ere. Eta zergatik ez, okupazio israeldarra edo txinatarrak ere.

  • Zentsura iritsi da…

  • Errealitatea ikusten ez dutenentzat . 2015-08-06 11:27

    Pakistandarrak, txinatarrak, senegaldarrak… euskararekin, Euska Herriarekin… BENETAKO konpromesua eta lana egiten dutenean, ongi etorriak izan daitezela. Eta egin dezatela nahi duten aldarria.

    “Yo, me gusta, San Sebastian, llevo 5 años en España…” Horrelakoak esaten dutenetaz gainezka gaude.

    Espainolizatuak dauden eta aldatzeko inolako asmorik ez duten immigranterik (gehienak zoritxarrez) EZ, ESKERRIK ASKO.

  • Hiltzen Hil erabiltzailea zentzuratu duzue? Ze ba?

    Bestaldetik, ageritutako testuan egiten den buruketa ez dauka inolako zentzurik. AEB bezalako Estatua, atzerritarrek eratutako aberria, EH-rekin alderatzea… gainera pakistandarrak paralelismo bezala erabiliz… ene.

    AEB-tako euskaldunek, hemengo pakistandarrak ez bezala (eta bestelako hirugarren munduko etorkinak bezala):

    1.- Ez zuten masiboki inmigratzen.

    2.- Ez zuten konkistarako erlijio eta idiosinkrasia bat.

    3.- Lan egitera joan ziren, en dirulaguntzak eskuratzera (goian jarri dituzten linkei begirada bat bota).

    4.- Ez zituzten haien guettoak eratzen ezta gaiztakeriaren munduan pakistandarrek bezalako paper sendoa jokatzen.

    5.- Ez zuten haien aberri berriaren aurkako pentsamolde edota filosofia orokor bat (pakistandarrek matxismoa, erligioan oinarritutako klasismoa, ohitura atzeratuak eta abar ekartzen dute).

    6.- Duela mende batzuk AEB-k langileak behar zituen, gaur egun, ehuneko 22 puntuko langabezia pairatzen duen Estatu batean bizi gara, beraz, aldrebes, langile berriak soberan daude.

    Etc, Etc…