Errumaniar ijitoen txabolak eraitsi

Zortzi urte dira uholdeak diren bakoitzean Urumeak gainezka egiten duen Astigarraga eta Hernani tarteko gune bat errumaniar etorkinek hartu zutela. Harrezkero ijitoak bertan bizi dira txaboletan, txiro.

2012an, bi herrietako Udalak, Gipuzkoako Aldundiarekin, Eusko Jaurlaritzarekin eta Romi Bidean elkartearekin batera gizarteratze prozesu bat abiatu zuen, Arartekoak “eredugarritzat” duena.

ijitoen txabolak

Urumeako asentamendukoen gizarteratze proiektua aurreikusi baino azkarrago doala-eta, 2016rako hutsik egotea espero dutela agertu dute orain egitasmoan parte hartzen duten eragileek. Hasiera batean Astigarraga eta Hernanin bizi ziren 91 familietatik 23 baino ez dira bizi egun kanpamenduan; txabolen hiru laurden desegin dira eta familiak tokialdatzen joan ahala zutik diren guztiak botatzeko asmoa dago.

2016rako Urumeako asentamendua hutsik egotea espero da. Astigarraga eta Hernanin bizi ziren 91 familietatik 23 baino ez dira bizi egun kanpamenduan; txabolen hiru laurden desegin dira jada.

Gizarteratze programa abian jarri zenean 150 lagun (42 adin txikiko) bizi bazen errumaniar ijitoen asentamenduan, egun 60 lagun (15 adin txikiko) dira bertan dirautenak.

Gizarteratze programa abian jarri zenean 150 lagun (42 adin txikiko) bizi bazen asentamenduan, egun 60 lagun (15 adin txikiko) dira bertan dirautenak. Hogeita hiru familia horietatik bazterketa egoera oso larrian dago bat eta egoera larrian zazpi; zortzi dira tarteko egoera batean direnak eta zortzi tarteko egoeran. Zazpik arina dute arazoa, baina etxebizitza lortzeko zailtasuna.

“Oztopoak izan arren, proiektua oinarrizko urratsak ematen ari da pertsona guztien integrazio osoa lortzeko” adierazi zuen atzo Gizarte Politikako diputatu Ander Rodríguezek. “Aurreikuspenen arabera, aurten 17 familia etxebizitza batera pasatzeko moduan egongo dira eta beste seik hurrengo urtean egin ahal izango dute. Horrela, kanpalekua guztiz desegingo da gizarteratze prozesu arduratsu, integral eta pixkanakakoaren bidez, hiritar guztien eskubideak bermatuz”.

 

Gizarteratze lana
Gizarteratze lana ikuspegi integraletik lantzen da: arlo juridiko administratibotik (erregulazio prozesuak eta dagozkien gizarte eskubideen tramitazioa), higieniko-sanitariotik (osasun zentroetara sarbideak, adin txikikoen txertoak…), heziketatik (haurren eskolatzea), formazio-lanetik (Lanbiden izena ematea, formazio ikastaroak…), etxebizitzen sarbidetik (pisuak bilatzea, Etxebiden izena ematea…), familia ekonomiatik (aurrezteko ohitura) edo gizarte partaidetzatik (emakume talde bat sortzea, haurrentzako eskolaz kanpoko jarduerak…).

Lorpen garrantzitsuen adibide gisa, haurren %100 eskolatuta dago eta nagusien %100 enplegu eskatzailea da jada; %97 erregularizatuta dago eta %93k osasun estaldura osoa dute. “Heziketa proiektuaren alor eta helburuetan lortutako emaitzek asentamenduetan bizi diren familiekin egiten ari garen prozesuaren balorazio positiboa egitera garamatza”, diote Gipuzkoako Aldunditik.

Dituzten zailtasun nagusienen artean, etxebizitza normalizatua lortzeko arazoa dago, askok atzerritarrei alokatzeari uko egiten diotelako, bereziki errumaniar ijitoei.

Giza eskubideen zainketa egiten duten erakundeek eredugarritzat dute gizarteratze programa. Herritarren artean baina, eztabaida sortzen du aferak, jasotzen ei dituzten laguntzak direla eta.

Familiek dituzten zailtasun nagusienen artean, etxebizitza normalizatua lortzeko arazoa dago, partikular eta higiezin agentziek atzerritarrei alokatzeari uko egiten diotelako, bereziki errumaniar ijitoei. Horregatik, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Departamentuari eskaera berezia egin zaio hiru familia konkreturentzat. Oraindik ez dute erantzun ofizialik jaso.

Giza eskubideen zainketa egiten duten erakundeek gizarteratze prozesua eredugarritzat jo badute ere, kalean eta hiritarren artean, eztabaida sortzen du Astigarraga eta Hernani arteko lurretan bizi den errumaniar asentamenduaren aferak, jasotzen dituzten laguntzak direla eta ez direla; izan bidezkotzat hartzen ez dituztelako, izan aurreiritzi eta xenofobiagatik.

2013an SOS Arrazakeria elkarteak Giza Eskubideen Zinemaldiaren babesarekin “Balta Txuria, Balta Berdea. El rumor del Urumea” dokumentala ekoitzi zuen, errumaniar ijitoen asentamendua gai duena. Hona filmaren trailerra:

5 pentsamendu “Errumaniar ijitoen txabolak eraitsi”-ri buruz

  • Leire eta Hiltzen Hil ospatzen ariko dira hau irakurri dutenean. Hauek ez baitira ongietorriak beraien ustetan.

    • Zorionez zu zaude errumaniar ijitoak zure etxean mantentzeko, ezta? Jada zenbat dauzkazu zure etxean?

  • Barrabil handi 2015-03-27 11:56

    Sozialki eta profesinonalki inadaptatu hauek mantentzea gure ekonomia, hizkuntza eta genetika ahultzea dakar. Lan bat topatzeko ere ez dira gai? Bertako hizkuntza ikasteko? Beren familiarekiko zer errespontsabilitate mota da hau? Hemen lanik egin nahi ez badute joan daitezela Errumaniara. Bertakoek “oso ondo tratatuko gintuzten euskaldunok”, esperientzia propioz diot.

    • Behar dituk eduki, bai, barrabil handiak horrelako astakeriak botatzeko: “Gure genetika ahultzea dakar”. Ez du batere xenofobia kiratsik, ez…

      • Orduan zuretzako mestizajea ona dela odola garbitzen duelako irakurtzeak (bai, norbaitek hori idatzi zuen zuzeun) endofobia kiratsa izango du, ezta?