Ele bikoak ezabatu? Ez, eskerrik asko

Joan den astean salatu zuen euskaltzale batek bere Facebookean: Gasteizen, hainbat errotulu ofizialetan, erdarazko zatia ezabatu zuten, eta euskarazkoa bakarrik utzi. Gero El Correok oihartzuna eman zion:

El Correo

http://www.elcorreo.com/alava/araba/201504/09/primeros-ataques-nueva-senalizacion-20150408122712.html

Nafarroan ere, Diario de Navarrak ildo bereko informazioa eman izan du:

Diario Navarra ezabaketak

http://www.diariodenavarra.es/noticias/navarra/zona_norte_occidental/2012/11/06/condenadas_por_tachar_castellano_senales_alsasua_96933_1009.html

Nik uste dut ekintza hauek kalte egiten diotela euskarari, eta euskararekin mesfidati direnak are mesfidatiago bihurtzen dituztela. Bestalde, ez dakit zer onura ekar dezaketen.

Nafarroako kasuan, Gobernuak ahal duen guztia egiten du euskara desagerrarazteko, eta aldi berean saiatzen da zapalduak zapaltzaile gisa agertzen. Honelako ezabaketek laguntzen diotela esanen nuke. Gainera, Nafarroan seinale elebidunak ezabatzen ibiltzea surrealista samarra da, izan ere errotulu ofizial gehien-gehienak erdara hutsean daude. Irurtzundik hegoaldera, Nafarroako Gobernuaren errotulu guztiak daude erdara hutsean, eta udal bakar batzuek bakarrik dituzte ele bietan, besteak beste Iruñeak, eta kasu horretan hola-hala betetzen du euskararen ordenantza. Egoera hori izanik, zer zentzu du seinale elebidunen kontra egiteak? Nori egiten dio kalte eta nori mesede?

Obrak Iruñean 2

3 pentsamendu “Ele bikoak ezabatu? Ez, eskerrik asko”-ri buruz

  • Erdara hutsez direnak bakarrik ezabatuko ditugu….ados, bihar zein ordutan?
    Portzierto Altsasu, Altsasu da ala Alsasua? ala biak? Eta Iruñea? Mendigorria? Atarrabia? Lizarra?…….

  • Koherenteak balira, seinaleak ezabatzen ibiltzen diren horiek beren ahotik ere ezabatu beharko lukete gaztelania… Baina, ja jai, ezta?

  • ez litzake askoz ere eraginkorrago izango erdara hutsez dauden errotulu horiei euskarazko bertsioa gehitzea?