Sautrela 407: Eric Dicharry, Gero eta Lengo egunak gogoan

Eric DicharryLiburu aski berezi bat izango dugu protagonista larunbat honetan. Obra sailkaezin horietako bat dugu, arte obra bat bere baitan, artefaktu bat. After Banksy du izena eta Eric Dicharry egile. New Yorkera egindako bidaia bat du abiapuntu, non Banksyren xerka zebilen arte munduko jende mordoa, artista ikusezina hirian zegoelakoan. Liburua, bada, Dicharryren burutazio, hausnarketa eta enparauekin osatzen da batetik, denak ere modu aski inorganikoan emanak, eta argazkiez bestetik, bidaia horretan ateratakoak ugari. Arte garaikidearen inguruan hausnartzeko bidea ematen du, beraz, After Banksyk, eta baita mundu garaikidearen gainean ere: mundu globalizatua, mundu digitala, mundu kaotikoa. Estreinakoz izango dugu gurekin Dicharry gurean.

Mundu garaikidetik antzinakora egingo dugu jauzi erreportajean. Izan ere, gure klasikoetan klasikoenetariko bati buruz jardungo gara, Axularren Gerori buruz. Berriki apailatu du liburuaren edizio berri bat Blanca Urgell filologo adituak. Edizio berriari buruz ez ezik obrari berari buruz jardungo gara Blanca berarekin eta Patxi Salaberrirekin bada. Zer garrantzia du Gerok? Zertan da hain nabarmen? Zergatik edizio berri bat egiteko premia?

Azkenik, BeƱat Sarasolak Uztapide bertsolariaren liburu sonatuena gogoraraziko digu: Lengo egunak gogoan. Nola ez, Auspoa sailean argitaratutako obra izan zen, 1974an plazaratua eta berehala eskurik esku ibili zena.

Ohiko legez, larunbatean izango dugu ikusgai, 15.00etatik aurrera, ETB1en.

Saioa osorik ikusteko klikatu hemen