David Fernandezek Rodrigo Ratori: “Laster arte, gangster!” bota zionekoa

“Rodrigo Rato atxilotu du Espainiako Poliziak” lerroburua irakurri, eta atoan akordatu gara David Fernandez CUP alderdiko kidea PP-ko bankariarekin bekoz-beko jarri eta sandalia eskuan, hura botatzeko keinua egin ostean “Laster arte, Ganster” bota zionekoa. Gogoratzen duzue?

Katalanak Ratori leporatutakoaren bidetik, “iruzur egitea, ondasunen ostentzea eta kapital zuritzea egotzita atzeman dute” Nazioarteko Diru Funtseko zuzendari ohia.

Fernandez-ek Rato bere tokian jarri zituenekoak 2013ko azaroaren 11n jazo ziren Parlament-eko ikerketa batzorde batean, eta gertakizuna sonatua izan zen oso. Biharamunean ZUZEU-ko editore Oier Aranzabalek sarrera bat egin zuen orainkarian, gaurkotasunak horrela eskatuta hemen azpian berriro argitaratzen duguna; gogora ekartzeak merezi duelakoan.
 
HEMEN DUZUE DUELA URTE ETA ERDIKO SARRERA:
David Fernandezek Rodrigo Ratori: “Laster arte, gangster!” bota zionekoa

“Ba al dakizu Iraken zer egiten duten honekin?”, galdetu dio David Fernandez CUP alderdiko bozeramaleak, sandalia eskuan, Rodrigo Ratori, Kataluniako Parlamentuko kutxen inguruko ikerketa batzordean. Irakeko gerlaren ardura egotziz, zuzen eta zorrotz, “Beldurra al duzu?”, segi du. Eta berriz, “Beldurra al duzu?”. “Nori? Zuri?” erantzun dio Bankiako arduradun ohiak baldar. “Ez, egunen batean dena galtzeari, milioika famialiari gertatu bezala. Jendeari, jendea nazkatzen baita.”, tentsioa mastekagarria da, “Beldurra al duzu?”. Erantzunik ez. “Laster arte, Ganster”

Nolako gustua den, norbait botereari gauzak behar bezala esaten entzun eta ikustea. Noizean behinka, ondo dator tentsioak askatu eta ezinak baretzeko.

David Fernandezen aipuak:

M15 mugimenduan esaten zen bezala, beldurrak bandoz aldatzen du”

“Infernuan aurkituko gara, zeren zure infernua gure esperantza baita”

Bideoa:

David Fernandezek Rodrigo Ratori: “Laster arte, gangster!” bota zionekoa.

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.