GUK ta GUKtarrak Baigorrin

Laborari langile eta nagusiMartxoak 25 gaur!

Justu hilabete barne, apirilaren 25ean GUK TA GUK-TARRAK ikusgarri berezia estreinatuko dugu Baigorrin, Nafarroaren Egunaren bezperan, urtero Basaizea-k antolatzen duen Kulturaldiaren barnean.

Zer izanen den GUK TA GUK-TARRAK? Hara esplikazione labur bat:

GUK taldearen kantu zaharrak, molde berri batean biltzen dituen ikusgarri anitza!

Goi mailako musikari klasikoz osatutako Xare/Hertz orkestrak lagunduta, GUK-en kantu mitikoenak emanen dituzte Aire Ahizpak, Astezkenekoak eta Xendarineko ahizpak Baigorrialdeko kantari taldeek. Bertze zonbait, berriz, orkestrak bakarrik interpretatuko ditu, Juantxo Zeberio eta Jagoba Astiazaranen moldaketekin. Baigorriko gaiteroen ekarpena ere ez da faltako, eta hori guztia, Sustrai Colina eta Fredi Paia Iparraldeko eta Bizkaiko bertsolari txapeldunek bertsoz ondutako hari argumental batekin josia.

Galdu ezinezko ikusgarria izanen da! Baigorrin bakarrik emanen dena!

Laster zehaztasun gehiago….

NOIZ: Apirilaren 25ean, 21:00etan

NON: Baigorriko Elizan

 

GORA GUK TA GUKTARRAK!

Helburutzat Baigorriko eskualdean euskarazko ekitaldien eskaintzea forma ezberdinetan: ikusgarri, antzerki, kantaldi, eztabaida, gogoeta…