Independentzia, amets polita bai baina…

Monedero-Podemos

“Berriro hastearen ametsak irtenbide egokia eman dezake, baina ez da erreala”, horrela esan du Juan Carlos Monedero, Podemos alderdiko ahotsik nagusienetakoak, Kataluniako independentzia ahotan hartuta.

Bartzelonan egin ditu adierazpenak, TV3 telebista kateko Els Matins saioan. “Zergatik?” galdetu dio orduan Lídia Heredia aurkezleak, eta Rajoy-ren argudio bera iritzi dio Monederok emandako erantzunari: “bost mendeko abentura amankomuna dugulako, Espainia deiturikoa”.

 

 

Duela gutxira arte PSOE alderdiko kide izan den Monedero irakasle eta enpresariak, katalanei erabakitzeko eskubidea aitortu dien arren -9 N oztopatzea okertzat du-, erantzun lausoak eman dizkio Podemosek Eskozian burutu den antzeko erreferendum bat onartuko lukeen galdera zuzenari.

Hausnarketa baten beharra aipatuta, katalanek Estatuaren osotasunean nola txertatu behar duten erabaki behar dutela adierazi du. Esaten erraza baina kudeatzen zaila, “apurketa” ez dela irtenbide bat esatera heldu da: “disparate bat da”.

 

 

Non entzun dugu lehenago hau guztia?

Podemos alderdiaren buruzagitzan ere, txakurrak ortozik.

*Elkarrizketa osoa, 35 minutukoa, hemen.

18 pentsamendu “Independentzia, amets polita bai baina…”-ri buruz

  • Askok erraten genuena, nola jarriko dira beste Nazio batzuen independentziaren alde, Independentzia hoiek bere Nazioari lurrak kentzen badizkiete.Huek Feliperen ikasle aurreratuak dira besterik ez.

  • Batzuek diote Podéis (nosotros los vascos no podemos) alderdia PSOE 2.0 dela. Barregarriena da PSOE 6.0 edo PSOE 7.0 izango dela, horrelako alderdiak dozenaka daude. Euskal eta katalanek espainiar progresia, trantsizioa, aldaketa ez ere ez aldatzeko, disidentzia kontrolatua, Erregin gorria… erosten. Nik bakarrik euskal herritarrek gidaturiko erakunde independentistak toleratzen ditut. Edozein ideologiakoak, baina EHko eremuan eta independentziaren aldekoa. Gainontzekoa genozidioa mantentzeko edo kamuflatzeko egina da.

    Ondo lo egin, amets ederrak eduki Podemosekin paktuak egin nahi dituzuenok. Etorkizuneko Euskadiko Ezkerra zarete.

  • Hauek behintzat talde armatu bati ez diote babesa ematen. Hauek behintzat ez dute makillaje politikoa erabiltzen benetan direnak ezkutatzeko. Hauek behintzat hitzekin aldatuko dute estatu baten egoera politikoa.

    • Hauek ez dute ostiarik aldatuko. Ahaztu hori.

    • Nola ez diotela talde armatu bati babesa ematen? ez al duzu azken mitinean Pablo Iglesias aditu?
      https://www.youtube.com/watch?v=qR1wCv3XiQ&t=18

      Guardia zibila eta espainiar armadari bibaka. Talde armatu ezagunak gurean, bere historian zuk buruan duzun talde armatu horrek baino ehundaka aldiz hiladako gehiago dituztenak.

      que viva espa…barkatu podemos

      • Ahotik hiltzen duk arraina, Joxean, ez al diate ba sekta españolista zikiñ horren zirkultan irakatsi? … eta itxizak atea irten baino lehen buztana hankatartean duala

  • LasVocesDelPueblo
    Pablo Iglesias: “¡Viva las Fuerzas Armadas, Viva la Guardia Civil, Viva los agentes de Policía!” de España …

    Danak armarik gabe dabiltza noski, eta ez dute sekula ez hil, ez torturatu ez bortxatu… bai zea!!!

    Gero eta argiago dago hauek zer diren…gure etsaiak

  • Zuek aldatuko duzue hemengo egoera politikoa….hahahaha!!
    Torturak salatzea eta ETA ez salatzea ANTONIMOAK dira. Hori garbi izan.

    Leire egin ezazu diarrea eta edan pixkat zuretik.

    • Hiltzen Hil 2015-03-17 15:46

      Ze, joxean, urduri? Ez al dizute irakatsi podemosen emakume bat horrela iraintzea matxismoa dela? Jejeje, ale majo, pastillak hartu ta lotara

  • “sekta españolista zikiñ”…..niri ez dit inork adoktrinatu, zuei bai ordea. Talibanismo abertzalearen doktrina zikiña.

    • Peru Dulantz 2015-03-18 11:27

      Ez dakit ba, Joxean… “Ni ez naute adoktrinatu; zuek, ordea, bai”… Benetan sinesten duzu hori? Hori bai adoktrinamendu perfektua!

    • Talibanismo espaniarra da zuena eta inperialista gainera, abertzalea ere bai jakina (espainiarra), mototxasek gora eta behera dabilki “patriotismo” hitza. Besten kakak beti usain okerragoa baitu, ezta Joshean!!!

  • Orain GCa ta ejerzitua goraipatzea ez da talde armatu bat sostengatzea, ta haundia gainer, momentuz atzeruntz egin dute zenbait gauzetan, berdin zaie eskubi edo ezker ta ez dute batere argi hitzegiten, bat gauz bat dio ta beste bat kontrakua.
    Espainia, Frantzia, Alemania… EH jasan duena jasango balute beste Nazioen menpe geldituz, ea horko hiritarrek zer sostengatuko zuketen, zer sostengatzen dute jada mundu osuan zehar…

  • Hemen Guardia zibila, Ertzaintza, Poliza eta ETA izan dira Euskal Herrian min gehien egiten dutenak. HAU GARBI UZTEKO GAI AL ZARETE? Bide armatuak eta biolentzia erabili duten guztiak.

    Talibanismo abertzalea ikuspuntu bat soilik ikusten duten hoiena da ( ETA solik errduna denean—-> talibanismo abertzaletsun espainiarra ) eta ( Segurtasun polizia erruduna denean ——–> talibanismo abertzaletasun euskalduna ). Ni al naiz talibanismo abertzaletasun espainarraren aldekoa?

    Talibanei ez zaie gustatzen bi alderdiak kritikatzen dituztenak.

  • Joxe, adibidetxo bat, joten dire 15 pertona zure etxera bizitzera zure baimenik gabe, gainera beraiek nahi dutena egingo dela han diote ta indarra erabiltzen dute horretarako, gainera polizia… alde dute.

    Zer egingo zenuke? Ze hori da leun azaltzeagatik egin ta egiten digutena gure Lurran, beraiek nahi dutena Alegia.

    Ta emakumeen kontrako indarkeria ETA b 40 urtetan baino biktima gehio eragiten ditu hemen, akok ez dakiguna.
    Epainian urtero 2500 hilketa edo egoten dira, beraz ez dakit zertaz ari zara.
    Zure zara Talibanismo Espainiarren aldekoa Espainiako indar armatuak hemen egotearen alde baldin bazaude, konkistatuak izan garenean, hizkuntza debekatu zaigunean, gure nortasunaren arrasto guztiak suntsitzen saiatu direnean… Espainian jarraitzearen alde dagoena holako zerbit da gutxienez.
    Ez dut erraten zure kasua danik.

  • Ez duzu ezer ulertu.

    Ni Guardia Zibila, polizia, eta militar guztiak ( ETA ere bai ) hemendik kanpora joatea nahi dut. Betirako!!! Garbi utzi dut ezta?

  • Eta jada kanpoan dago, besteak ez, nola bidali ditzakegu guardia zibilak eta gainontzekoak?

  • Gauza da ez joateaz gain, beraien menpe jarraitzen degula (zenbat mende jada?), ta ez dira juango borondatez, orduan? Zer gelditzen zaio jendeari? Agian beste soluzio asko daude ta ez dira ikusten, berriro diot, zure etxean gertatu zaizu hori, ta inor ez du ezer egiten ta gainera askok egin dizutenaren alde daude.
    Zer geldituko litzaizuke zuri egiteko?
    Ongi izan.