Bizkaia, zero hondakin sortzetik hurbil

1e2a75e523c5b8e8_640_recyclingBizkaiko Lurralde Historikoak hiri hondakinen sorrera, gaikako bilketa, bereizketa eta tratamenduaren datuak hobetu ditu beste behin. Biztanlerian herrialdeak murrizpen txikia izan duen arren, azken sei urteotan aurrenekoz gora egin du batu den hondakin hiritar kopuruak, eta Bilbon Tratamendu Mekaniko eta Biologikoko Planta abiatu zenetik, balorizazio material edo energetikoko portzentajea nabarmen gehitu da, % 90 gainditzeraino.

Horrenbestez, Bizkaiak soberan betetzen ditu Europar Batasunak hondakinak isurtzearen inguruan 2016rako ezarritako helburuak. Hiri hondakinen balantzeak, beste urte batez, foru erakundeak gaian izan dituen ingurumen politiken arrakasta erakusten du -Hiri Hondakinen Kudeaketako II. Plan Integralean (2005-2016) definituak-.

Hiriko hondakinak sailkatzeko orduan, etxekoak eta komertzialak bereizten dira, hau da, etxeetan sortutakoak (etxeetako konponketa obra, berdegune, hondartza garbitze eta beste ere hemen sartzen dira), eta komertzio, bulego, ostatu eta abarretan sortuak. Eta iaz %2,8 Etxeko Hondakin gehiago sortu baziren, Hondakin Komertzialek behera egin zuten, %6,6.

 

Hiriko hondakinen % 90 baino gehiago aprobetxatu da 2014an, Bizkaiko Aldundiak zabaldutako datuen arabera.

Bizkaian 600.000 tona inguru hiriko hondakin sortu ziren iaz, aurreko urtean baino 3.000 tona inguru gehiago; sei urteko beherakadaren ostean -krisialdi ekonomikotik irteten ari garenaren seinaletzat jo daitekeena-.

Zabor guzti horretatik, %60 aprobetxatzen da materialki, eta %30 energetikoki; %90 baino gehiago guztira. Gainera, etxeko eta dendetako hondakinen frakzio guztien bilketa eta banaketa asko hobetu da; birziklapen indizeak gora egin du, 2013ko % 62,5etik iazko % 67,7ra.

 

Hondakinen gaikako bilketa
Hondakin kudeaketan, honakoa da ziklo osoa: prebentzioa (hondakina ez sortzea, sortutako hondakinen gutxikuntza gisa bakarrik kuantifikatu ahal dena), berrerabilerara eta birziklatzera bideratutako gaikako bilketa eta bereizketa, hondakinaren balio materiala eta energetikoa aprobetxatzeko tratamenduak eta, azkenik, errefusako azken zatia modu seguruan deuseztatzea.

Gaikako bilketari dagokionez, indizeak frakzio guztietan hobetu dira. Gaika 350.000 tonatik gora bereizi dira, eta horiek berrabili edo birziklatu egin dira; 2014an sortutako hondakinen %60 baino gehiago. Kopuru honi balorazio energetikora bideratu diren 180.000 inguru tona zabor gehitu behar zaio eta, beraz, hondakindegian 50.000 tona zabor inguru baino ez da sartu; aurreko urtean baino %41,5eko murrizketa.

a260e611229448d9_1280_reciclaje2014an kudeaketarako sistema integratuan sartu ziren 600.000 tona ingurutik 250.000tik gora tona birziklatu ziren modu eraginkorrean, 125.000 tona inguru bidali ziren hondakindegira errefusako azken zati gisa eta 200.0.000 tona inguruko galeragatik pisua murriztu zen. Horrenbestez, benetako birziklapen osoaren indizea % 67,7 izan da 2014an, 2013koa baino % 62,5 gehiago. Beraz, Bizkaia Europa iparraldeko herrialderik aurreratuenen pareko ingurumen bikaintasunaren mailan dago.

Laburbilduz, Bilboko Tratamendu Mekaniko eta Biologikoko Planta abian jartzearen ondorioz, herrialdeko kudeaketa sistemen eskema globala optimizatu da. Bizkaian sortzen diren hondakin primarioen % 90 tratamendu aurreko sistemetara bideratzen dira, balio materiala (% 60) edo energetikoa (% 30) aprobetxatzeko. Beste % 10a bakarrik sartzen da kontrolatutako hondakindegietan, inolako aprobetxamendurik gabe. Azpiegitura iaz jarri zen martxan eta froga fasean dago oraindik; eta hortaz, aurten kopuruak asko hobetzea espero da.

EBk 2016ko uztailerako hondakindegietako materia biodegradagarria gutxienez %65 murriztea ezarri du helburu, eta Bizkaiak soberan betetzen duen arren, Bizkaiko Hondakinak Kudeatzeko II. Plan Integralak (isurketa gordina 0) murrizpena % 100 izatea nahi du. Helburu horretara hurbilduko da Tratamendu Mekaniko eta Biologikoko Planta bere gaitasun osoan martxan jartzen denean. Bizkaiaren ahaleginak, gainera, EAE-k Zuzentarauak eskatutako helburuak betetzea errazten du.

5 pentsamendu “Bizkaia, zero hondakin sortzetik hurbil”-ri buruz

  • Europak.dio birziklagarria dana ezin dela.erraustu,Bizkaia ez du ia birziklatzen ta birziklatu ahal dena erraustea ez da birziklatzea. Horrelako artikulua idatzi baino lehen,informatzea komeni da.

  • EAJk emamdako.datuetan ez da ageri birziklapen hori,janaria,paper,plastiko…. Birziklagarria batera bota ta erraustea,ez da birziklatzea ta artikulua idatzi duena hori ulertzeko mailarik ez izatea lotsagarria iruditzen zait. Bizkaia.%35a birziklatzen du. http://www.argia.eus/blogak/zero-zabor/2015/03/05/hondakinen-%90-aprobetxatzen-du-ala-%35-birziklatzen-du-bizkaiak/

  • Ta gainera milaka tona errauts toxik bota behar dira horretako prestaturik egon behar diren zabortegietan.

  • Gari Garaialde 2015-03-09 08:59

    “Hasteko, BFAk euskarazkoan jarritako “Zero Hondakin” hori alferrik dago. Euskaraz ez da oso polita geratuko Zero Isurketa Gordin baina Vertido Crudo Cero horrela (edo Zero Botatze Gordin) ipini beste erremediorik ez da. Beraz, BFAk aldarrikatzen du biltzen dituen hondakinen %90 nola edo hala tratatu eta aprobetxaturik uzten dituela nonbait. Esate baterako, errausten diren hondakinak “aprobetxatu” egin dira energiatarako, nahiz eta aditu askok eztabaidan jartzen duten hori aprobetxatzea denik: kiskaltzeak energia gehiago xahutzen duela errauste planta batek benetan sortzen duena baino. Eta Vertido Crudo Cero kontzeptua onartuz gero, Zabalgarbiko errauskailuak kiskaltzen duen tona bakoitzeko eskoria eta errauts toxikotan lagatzen dituen 300 kiloak (%30) horiek ez dira vertido crudo. Arrazoi du BFAk: ez ditu dozenaka milaka tona hondakinok gordinik jaurti, egosita edo erreta laga behar ditu batean edo bestean” Pello Zubiriari irakurrita.

  • Peru Dulantz 2015-03-09 10:03

    A ze gezur (kaka) pila!! Noiztik da birziklatzea honakinak erraustea? Bestalde, ikusi duzue egun hauetan Berrian Artigaseko egoerari buruz ateratako argazkiak?